Michael Drayton
Wikipedia(e)tik
Michael Drayton (Hartshill, Warwickshire, Ingalaterra, 1563 - Londres, Ingalaterra, 1631ko abenduaren 23a) ingeles poeta izan zen.
Biografia [aldatu]
Bere lehen obra (The harmonie of the Church, 1591) debekatu bazuten ere, gainerakoek oso harrera ona izan zuten, besteak beste, hauek: The shepherd´s garland (1593) eta Idea´s mirror (1594). Polyolbion izeneko obran, Ingalaterrako konderri guztiak deskribatu zituen. Historia-olerkiak ere eman zituen argitara: Matilda (1594) eta Robert, duke of Normandie (1596).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.