Michael Gambon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michael Gambon aktorea.

Michael Gambon (Dublin, 1940ko urriaren 19a) jaiotzez irlandarra den ingeles aktore bat da. Londresen egin zituen ikasketak, eta ingeniari gisa hasi zen ondoren lanean. Antzerkian 1962. urtean hasi zen, eta Otelo obrako bigarren zaldunaren paperean egin zuen debuta. Ondoren National Theatre konpainian sartu zen, eta hango antzezle izan zen 1963tik 1966ra. Harrezkero protagonista paperak egin zituen zenbait konpainia txikitan, Otelo, Macbeth eta Coriolano obretan. 1970-1971 denboraldian Royal Shakespeare Companyn jardun zuen, bigarren mailako paperak antzezten, eta ondoren protagonista izan zen berriro Lear Errege, Antonio eta Kleopatra eta abarretan. Patetismo ilun baina aldi berean komikoa erakutsi zuen eta horrek bere belaunaldiko zenbait idazle erakarri zituen. Horrela, aipagarriak ditu Alan Ayckbournen Normandiako konkista (1974) obran egindako lana eta Beteranoaren eguna (1989) obran Jack Lemmonekin egindakoa. Dena dela, National Theatren egindako estreinaldiek eman zioten ospe gehien Gamboni: Harold Pinterren Traizioa (1978), Simon Grayren Obra amaiera (1979) eta Ayckbournen Gaitzespena (1985), zeinarekin irabazi baitzuen Olivier saria. Britainia Handiko antzerki-sari nagusiak irabazi zituen 1987. urtean, Eddie Carboneren papera antzeztuz Arthur Millerren Zubiko ikuspegia lanean. 1995ean berriro agertu zen National Theatren, David Hareren Sabailehioa (1995) obrarekin. Telebistan ere lan egin du, arrakasta handiz, Dennis Potteren Detektibearen kanta (1985) laneko interpretazioari esker, batez ere.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Papera
1965 Othello Company
1973 Catholics Anai Kevin
1973 Nothing But the Night Grant inspektorea
1974 The Beast Must Die Jan Jarmokowski
1985 Turtle Diary George Fairbairn
1988 Paris by Night Gerald Paige
Missing Link Narratzailea
1989 The Rachel Papers Doctor Knowd
A Dry White Season Magistrate
The Cook, The Thief, His Wife & Her Lover Albert Spica
1991 Mobsters Salvatore Maranzano
1992 Toys General Leland Zevo
1994 A Man of No Importance Ivor J. Garney
Clean Slate Philip Cornell
Squanto: A Warrior's Tale Sir George
The Browning Version Dr. Frobisher
1995 Bullet to Beijing Alex
Two Deaths Daniel Pavenic
Nothing Personal Leonard
1996 Mary Reilly Mr. Reilly
The Innocent Sleep Det. Insp. Matheson
Midnight in Saint Petersburg Alex
1997 The Gambler Fyoder Dostoyevsky
The Wings of the Dove Lionel Croy
1998 Dancing at Lughnasa Father Jack Mundy
Plunkett & Macleane Lord Gibson
1999 Le Château des singes Master Martin
Dead on Time Maurice
The Insider Thomas Sandefur
The Last September Sir Richard Naylor
Sleepy Hollow Baltus Van Tassel
2001 Gosford Park Sir William McCordle
Charlotte Gray Levade
High Heels and Low Lifes Kerrigan
Christmas Carol: The Movie Ghost of Christmas Present
2002 Ali G Indahouse Prime Minister
2003 Little Wolf's Book of Badness Uncle Bigbad
The Actors Barreller
Open Range Denton Baxter
Sylvia Professor Thomas
Deep Blue Narrator
2004 Harry Potter and the Prisoner of Azkaban Albus Dumbledore
Standing Room Only Larry
Being Julia Jimmie Langton
Sky Captain and the World of Tomorrow Morris Paley
Layer Cake Eddie Temple
The Life Aquatic with Steve Zissou Oseary Drakoulias
2005 Stories of Lost Souls Larry
Harry Potter and the Goblet of Fire Albus Dumbledore
2006 The Omen Bugenhagen
The Good Shepherd Dr. Frederick
John Duffy's Brother Narrator
Amazing Grace Lord Charles Fox
2007 The Good Night Alan Weigert
The Baker Leo
The Alps Narrator
Harry Potter and the Order of the Phoenix Albus Dumbledore
2008 Brideshead Revisited Lord Marchmain
2009 Harry Potter and the Half-Blood Prince Albus Dumbledore
Fantastic Mr. Fox Franklin Bean
2010 The Book of Eli George
Harry Potter and the Deathly Hallows – Part 1 Albus Dumbledore
The King's Speech King George V
2011 Harry Potter and the Deathly Hallows – Part 2 Albus Dumbledore
Page Eight Benedict Baron
Crossmaglen Senator Monahan
2012 Quartet TBA

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]