Michael Jackson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michael Jackson
Michael Jackson
Michael Jackson 1984an
Datu pertsonalak
Izen osoa Michael Joseph Jackson
Ezizena Poparen Erregea
Jaio 1958ko abuztuaren 29a
Gary, Indiana (Estatu Batuak)
Hil 2009ko ekainaren 25a
Los Angeles, Kalifornia (Estatu Batuak)

Michael Joseph Jackson (Gary, Indiana, AEB, 1958ko abuztuaren 29 - Los Angeles, AEB, 2009ko ekainaren 25) pop-abeslari estatubatuarra izan zen. "Poparen Erregea" ezizenaz ezaguna zen.

Bost urterekin anaiekin batera "The Jackson Brothers" taldea osatu zuen, gerora "The Jackson Five" izango zena.

Bakarlari moduan, ibilbide arrakastatsua eduki du, "Thriller" (1982) diskoa izanda historiako salduena munduan (51 milioi ale), 13 Grammy Sari eskuratuta eta 13 "number-one single" lortuz AEBetan, besteak beste. "Thriller", "Billie Jean", "Beat It", "I Just Can't Stop Loving You", "Bad" eta "Black or White" haren abestirik arrakastatsuenen artean daude. Abestiak plazaratzeko bideoak bereziki zaindu zituen, sarri bideogintzako azken teknikak erabiliz, morphing delakoaren efektua kasu.

Rock and Roll Hall of Fame-n bi aldiz sartu zen, "The Jackson 5" garaian eta bakarlari moduan.

Bizitza pribatuan, azken urteotan arazoak eduki ditu Justiziarekin, eta 2005ean epaitu egin zuten adingabeko batzuk salatutako sexu gehiegikeriak direla eta. 2009ko ekainean bihotzeko baten ondorioz zendu zen.

Bizitza

Hastapenak

Bere aita Joseph Jacksonek metalaren fundiziorako lantegi batean lan egiten zuen. Musikazale amorratua zen eta guitarra elektriko bat zuen, bere seme-alabei erabiltzen uzten ez ziena. Hala ere, anaia zaharrenek (Jackie, Jermaine eta Tito), haien aita etxean ez zegoenean erabiltzen hasi ziren, eta azkenean zaletasun bihurtu zuten musika.

Michaeljackson (cropped).jpg

Denborarekin, Josephek bere lau semerekin (Marlon, Jackie, Jermaine eta Tito) talde bat osatzea erabaki zuen. Garai hartan, Michael gazteegia zen taldean parte hartzeko, baina bost urte soilik zituelarik, Jermaine abeslari bezala ordezkatu zuen, The Jackson Five sortuz. Boskoteak urteetan zehar club ezberdinetan jo zuen eta lehiaketa ugaritan parte hartu zuen. 1968an (Gladis Knight eta Bobby Taylor produktoreengatik gomendatuta), Motown diskoetxearentzat audizio bat egin zuten. Berry Gordyk bertako jabeak, berehala kontratatu zituen, Michael gaztea eta bere anaiak Jackson Brownen abestiak bertsionatzen ikusi eta gero. Taylorren ardurapen artistikoan, urtebete lanean eman zuten 1969eko urrian beren lehen singlea kaleratu zuten, I want you back. Arrakasta handia izan zuten, eta oso entzunak egin ziren. 1972an Michaelek bere bakarlari karrera hasi zuen Got to be there albumarekin debutatuz, Jackson Fiveren abeslaria zen bitartean. Lau urte geroago, Motown diskoetxea utzi eta Epic Recordsekin kontratua sinatu zuten.

Ospea

Quincy Jones produktorea ezagutu ondoren, 1979an Jacksonek "Off the wall" album berria atera zuen CBS diskografiaren laguntzaz. Grammy bat irabazi zuen Rhythm & Blues-eko abeslari honena izateagatik eta "Don´t stop ´til you to get enough" kantarengatik. 1981.urtean bere anaiekin batera LP bat editatu zuen: "Triumph". 1982.ean Thriller albuma atera zuen eta honekin ikuskizunaren mega izarra bihurtu zen. Holliwooden izarren famaren pasealekuan lehenengo pertsona izan zen bi izar lortzen. Geroztik aurrera album hori historian gehien saldu den albuma izan da, gutxigorabehera 104 milloi kopia, 65 Estatu Batuetan eta 55 gainerako lekuetan. Thriller kantak bere bideokliparengatik ere ospe handia hartu zuen eta album horren barruan "Beat it" eta " Billie Jean" kanta ezagunak agertzen dira. 1985ean, Lionel Richie eta beste ospetsu batzuekin, "Usa for Africa" reprodukzio musikala egin zuten eta "We are the world"-ek milloi asko bildu zituen afrikako herrialde gosetuentzat, batez ere Etiopiara, eta urte haietako diska salduena bihurtu zen.

Michael Jackson 1984an

Mende berria

2001. urtean, Jacksonek bere 30. urteurrena ospatu zuen bakarlari gisa, “Invisible” albuma kaleratuz eta irailaren 11ko atentatua baina egun batzuk lehenago Madison Square Gardenean kontzertu bat emanez. Dena den, disko horrek ez zuen besteek bezain beste saldu. 2002rako aurreikusita zegoen bira bat deuseztatu zuen, beste hainbat singleren kalerakuntzarekin batera. 2001eko urrian Michaelek beste hainbat artistekin batera What more can I give lan benefikoa grabatu zuen, irailaren 11ko atentatuan hildakoen familientzat 50 milioi dolar lortzeko asmoz, baina azkenean ez zen kaleratu, Jacksonek Sony Music utzi baitzuen. Kanta hori grabatu zuten, besteak beste, Mariah Carey, Céline Dion, Tom Petty, Reba McEntire, Ricky Martin, Carlos Santana, Beyoncé Knowles (Destiny's Child), Nick Carter (Backstreet Boys), Aaron Carter, Mya, Luis Miguel, Gloria Estefan, Shawn Stockman (Boyz II Men), Shakira, Usher, Brian McKnight, Julio Iglesias, Luther Vandross, John Secada, Billy Gilman, Alejandro Sanz, Christian Castro, Olga Tañón, Anastacia, Juan Gabriel, Thalía, Ziggy Marley eta 3LW-k.

Heriotza

Michael Jackson 2009ko ekainaren 25ean hil zen arnas gutxiegitasuna jasan ostean. Los Angelesko bere mansioan hil zen. 911 larrialde zerbitzuetara 12:21etan deitu zuten, eta medikuak 9 minutu beranduago iritsi ziren. Ahal zuten azkarren, Los Angelesko Ronald Reagan UCLA Medical Centerera eraman zuten eta bere heriotza arratsaldeko 2:26etan ziurtatu zuten medikuek.

Handik egun batzuetara, uztailaren 7an, San Fermin egunean, bere omenean hiletak ospatu ziren Los Angelesko Staples Center estadioan. Milaka lagun bildu ziren Jacksonei azken agurra ematera.

Ahotsa

Tinbre bokala: kontratenorra, tenorra eta baritonoa. Notarik altuela: E6 Notarik baxuena: E3 Hatos-maila: 3,6 zortziko

Bitxikeriak

  • Pepsiren iragarki bat grabatzen ari zen bitartean, Jacksonek hirugarren mailako erredurak jasan zituen ilean eta gorputzeko beste zenbait ataletan. Konpentsazio gisa, enpresak 1.000.000 milioi dolar ordaindu zizkion, baina berak erretako pertsonentzako ospitale bati dohaintzan eman zizkion (orduz geroztik “Michael Jacksonen Erretakoentzako Zentrua” deiturikoa).
  • Azaleko gaixotasun bat pairatzen du, bitiligo deiturikoa.
  • Bi aldiz ezkondu da: lehen aldia Lisa Marie Presleyrekin (Elvis Presleyren alaba), eta bigarrena Deborah Rowe erizainarekin, berekin bi seme izan zituelarik: Michael eta Paris. Abeslariak, bi hauetaz gain, hirugarren seme bat eduki zuen, Prince Michael II, bere esperma alokairuzko ama batengan isuriaz jaiotakoa.
  • Thriller albuma historiako salduena da.
  • Victory albuma CD formatuan kaleratu zen lehena da.
  • Historiako musikaririk sarituena izan da 405 sari dituelarik, horien artean 18 Grammy.
  • Guiness World Recordek dioenez, historiako musikaririk arrakastatsuena da, bere karreran 750 milioi disko saldu ditu eta.
  • Erakunde benefikoei diru gehien dohaini dien artista da, 300 milioi dolarrekin 39 erakunderi lagunduz.
  • 2002. urtean, Men In Black II pelikulan agertu zen laburki.
  • Bi pederastia salaketa ditu.
  • 1985ean, The Beatles-en abesti esanguratsuen autore eskubideak erosi zituen.

Diskografia

  • 1971: Got to Be There (Motown)
  • 1972: Ben (Motown)
  • 1973: Music and Me (Motown)
  • 1975: Forever, Michael (Motown)
  • 1979: Off the Wall (Epic)
  • 1982: Thriller (Epic)
  • 1987: Bad (Epic)
  • 1991: Dangerous (Epic)
  • 1995: HIStory (Epic)
  • 1997: Blood on the Dance Floor (Epic)
  • 2001: Invincible (Epic)

Iruditegia

Kanpo loturak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Jackson Aldatu lotura Wikidatan