Michael Moore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michael Moore

Michael Moore (1954ko apirilaren 23) Estatu Batuetako film zuzendaria, dokumentalgile eta idazle eztabaidagarria da.

Globalizazioa, korporazio erraldoiak, bortizkeria eta George W. Bush-en gobernua dira haren kritika gogorrenen jomuga ohikoa.

Estreinako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michigan estatuko Flint hirian jaio zen Michael Moore. Garai horretan, General Motors enpresako lantegi gehienak Flint-en zeuden. Ama idazkari eta aita zein aitona hor egin zuten lan. Haren osaba bat sindikatu baten fundatzailea izan zen.

Jatorri irlandarra izanda, eskola katoliko batera joan zen. 1972an jaso zuen graduatua. Urte horretan bertan, eskolako zuzendariaren eta zuzendariordearen kontrako kanpaina abian jarri zuen. Urtearen bukaerako, biek dimisioa aurkeztua zuten.

Arrano maila ere badauka Michael Moore-k Amerikako Boy Scouts-en artean. Maila hori altuena da, eta gaur egun ere horretaz harro-harro dabil Michael Moore. Titulu hori lortzearren, segurtasun neurriei buruzko dokumental bat filmatu zuen.

Michigango unibertsitatean ikasle egunkarian idatzi ohi zuen. 22 urterekin, The Flint Voice izeneko aldizkari alternatiboa sortu zuen. 1990etik Kathleen Glynn du emazte Moorek. Alaba bat daukate, Natalie izenekoa eta 1981ean jaioa. New Yorken bizi dira hirurak.

Zuzendari lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Roger & Me [Roger eta ni] (1989)
  • Canadian Bacon [Kanadako hirugiarra] (1995)
  • The Big One [Handi bat] (1997)
  • Bowling for Columbine [Boletan jokatzen, Columbineren alde] (2002)
  • Fahrenheit 9/11 (2005)
  • Sicko (2007)
  • Fahrenheit 9/11½ (ekoizpen fasean)
  • Slacker Uprising (2008)
  • Capitalism: A Love Story [Kapitalismoa: Maitasun historia bat] (2009)

Telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • TV Nation [TB Nazioa] (1994-95)
  • The Awful Truth [Egia nazkagarria] (1999-00)
  • Michael Moore Live [Michael Moore, zuzenean] (1999)

Musika-bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Downsize This! [Txikitu ezazu hau!](1996), Estatu Batuetako korporazioen krimenei buruzkoa.
  • Stupid White Men [Gizon txuri txoroak] (2001), Estatu Batuetako barruko eta kanpoko politiketako kritika
  • Dude, Where's My Country? [Motel, non dago nire herrialdea?] (2003), non George W. Bush-en familia eta Bin Laden familiaren arteko harremanak ikertzen dituen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Moore Aldatu lotura Wikidatan