Michael Porter
Wikipedia(e)tik
Michael Eugene Porter (Ann Harbor, Michigan, 1947ko maiatzaren 23a - ) kudeaketa-aditu eta Harvard Business School izeneko negozio-eskola ospetsuan irakaslea da. Bere hasierako prestakuntza ingeniaritza arlokoa da, baina 1980ko hamarkadatik kudeaketa estrategikoan egindako ekarpenengatik da ezaguna, besteak beste Porteren bost indarren analisia, konkurrentzia giroaren tipologia bat ezartzen duena. Nazio eta eskualdeen lehiakortasunari buruzko ikerketa sakonak ere egin ditu.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |