Michael Powell
Wikipedia(e)tik
Michael Powell (Bakesbourne, Ingalaterra, 1905 - 1990) ingeles antzezlea eta zinemagilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Argazkilari-, muntatzaile- eta gidoilari-lanetan aritu zen zuzendari hasi baino lehen. Film laburrak egin zituen 1931 eta 1938 bitartean, Estatu Batuetatik Europako merkatura zabaltzen ari ziren filmei aurre egiteko asmoz.
Bere lehen film luzeak, The Edge of The World (1937, Munduaren ertza), ametsen munduak eta gerra propagandak markatutako zinemagintzari eman zion bidea. Powellena da beldurrezko filmen aitzindaritzat hartzen den Peeping Tom (1960, Izuaren argazkilaria) filma ere.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.