Michael Ruse
Michael Ruse (Birmingham, Ingalaterra, 1940 -) britainiar filosofoa da.
Biografia [aldatu]
Zientziaren filosofia ikasi zuen, eta Bristolen eskuratu zuen lizentzia, McMaster Unibertsitatean graduazioa eta Bristolgo Unibertsitatean doktoregoa, 1970ean.
Ruse biologiaren filosofo gisa da ezaguna, eta Darwinek emandako bilakaeraren teoriari buruzko ikerketak ditu lan aipagarrienak; adibidez, Molecules to Men (1990), The Darwinian Paradigm (1989), Taking Darwin Seriously (1986) eta Is Science Sexist? (1981). Era berean, zientziaren eta sasi-zientziaren arteko desberdintasunak zehazten saiatu da beti; zientziaren filosofiaren aditu gisa, kreazionismoaren auzian parte hartu zuen Arkansasen 1980an, eta bere lekukotasunak eragin handia izan zuen epaileak zientziaz osaturiko definizioan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.