Michael Stone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael Stone
Bizitza
JaiotzaBirmingham1955eko apirilaren 2a (69 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak

Michael Stone (Belfast, 1955eko apirilaren 2a) Ipar Irlandako paramilitar leialista da, 1988an IRAko hiru lagunen hiletan jendetza granada eta pistolarekin erasotzeagatik ezaguna.

Tartans izeneko talde leialistan 13 urte zituelarik sartu zen. Hamasei urterekin armak izateagatik espetxean egona zen. Haren esanetan, 1987an Enniskillen hirian egiten ari zen meza batean IRAk bonba baten bidez 11 lagun hiltzean erabaki zuen mendekua hartzea.

Erresuma Batuko armadak Gibraltarren hildako IRAko 3 kideren hileta-elizkizunetan, Milltown hilerrian, granadak eta pistola eskuetan agertu zen Michael Stone, goi mailako errepublikanoak, tartean Gerry Adams, erail nahian. Hiru pertsona zendu zituen, haietako bat IRAko kidea; eta beste 60 zauritu zituen. Azkenean hilerrira joandako batzuek Stone inguratu zuten, eta poliziak atxilotu ezean, hil arte jipoituko zuketen. Telebistako kamerek erasoa grabatu ahal izanik, gatazkako irudi ankerrenetakoak eman zituten.

Komunikabideek jarritako Rambo gisako irudia arbuiatu zuen Stonek, baina, aldi berean, 1984 eta 1987 bitartean beste hiru katoliko (haren aburuz IRArekin loturikoak) erailtzea aldarrikatu zuen. Sei hilketaren errundutzat jota, 684 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, prisioan gutxienez 30 urte emateko gomendioarekin.

Gartzelan ari zelarik, UFF talde paramilitarraren buru bihurtu zen. Mo Mowlam Ipar Irlandarako ministroak Michael Stone ere bisitatu zuen 1990eko hamarkadaren erdiko bake-negoziazioetan, leialistak hitzarmenaren alde erakarri nahian.

Stonek 2000ko uztailaren 24an presondegia utzi zuen, 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmenen jarraibideek zioten bezala. 2006ko azaroaren 24an Stormonteko Parlamentuan armatuta sartzen saiatzeagatik atxilotu zuten berriro.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]