Michael Stuart Brown

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michael S. Brown, 2003
Michael S. Brownen erretratua

Estatubatuar sendagile eta ikertzailea (New York, 1941). Filadelfian egin zituen ikasketak: Pennsylvaniako Unibertsitatean graduatu zen 1962. urtean, eta Medikuntza Eskolako titulua lortu zuen 1966an. Bostongo erietxean lan egin zuen, eta han ari zela ezagutu zuen Goldstein, hura ere sendagile gisa lanean ari zenean. Brown Bethesdako Osasun Institutuan hasi zen geroago, Maylanden, eta han ikertu zuen digestio-aparatuaren kimika. 1971. urtean Texasko Unibertsitateko Medikuntza Eskolako ikerketa-sailean sartu zen, eta 1977an eritasun genetikoen zentroko zuzendari izendatu zuten. Bere lan nagusia kolesterolari buruzkoa izan zen. Goldsteinekin batera hasi zen ikerketa horiek egiten, 1972. urtean. Bi zientzialariok kolesterola arterietan nola pilatzen den eta bihotzekoen arriskua nola areagotzen duen azaldu zuten. Hain zuzen ere, kolesterola zelulen gainaldeko LDL hartzaileek kontrolatzen dutela aurkitu zuten, eta hartzaile horiek odoleko dentsitate txikiko lipoproteina izeneko gantz-partikulak xurgatzen dituztela; horrela, kolesterol askoko dieta batek hartzaile horiek deuseztatzen dituztela eta bihotzekoak izateko arriskua areagotzen duela atera zuten ondorioz, besteak beste. 1985. urtean Medikuntzako Nobel Saria eman zieten, beren aurkikuntzengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Stuart Brown Aldatu lotura Wikidatan