Michaelsberg abadia (Bamberg)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michaelsberg abadia
Bamberg Sankt Michael BW 1.JPG
Bambergeko Michaelsberg abadia
Udalerria Bamberg
Herrialdea  Alemania
Lurraldea Bavaria
Koordenatuak 49°53′37″N 10°52′38″E / 49.89361°N 10.87722°E / 49.89361; 10.87722Koordenatuak: 49°53′37″N 10°52′38″E / 49.89361°N 10.87722°E / 49.89361; 10.87722
Garaia 1015
Michaelsberg abadia (Bamberg) non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Michaelsberg abadia (Bamberg)

Michaelsberg abadia (alemanez Kloster Michelsberg) Alemaniako Bamberg herrian dauden dagoen monasterio beneditarra da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bambergeko lehenengo apezpikua izan zen Eberhard I.ak fundatu zuen abatetxea 1015 urtean. 1117an lurrikara batek San Migel eliza suntsitu zuen, baina mende honetan Otto apezpikuaren agindupean abatetxeak garapen handia izan zuen. Otto bera kanonizatzerakoan Aita Sanduak hartu zuen monasterioaren kontrola, apezpikuarekiko independentzia lortu zuen orduan.

1415ean ordea Bambergeko hiritarrekin istiluak izan ziren eta monasterioa arpilatua izan zen. Hogeita Hamar Urteko Gerran suediarrek hartu zuten eta kalte larriak eragin zizkioten. XVII eta XVIII mendeetan berriztatu eta garai onak ezagutu zituen berriro.

1802an Bavariaren sekularizazioa gertatu zenean abatetxea aterpetxe bihurtu zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Migel eliza erromanikoa da. 1610an suak zati batzuk erre zituen eta mendebaldeko fatxada, tartean dorre biak, partzialki berreraiki behar izan ziren, hortik gaur egungo fatxada barrokoa. Organo berria ere egin behar izan zen, eta pizkundeko estiloan egin zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michaelsberg abadia (Bamberg) Aldatu lotura Wikidatan