Michel Déon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michel Déon, Nizako Massena Lizeoan, txikitako ikastetxean (2008).

Michel Déon (Paris, Frantzia, 1919 -) frantses idazlea da.

Frantziako Akademiako kide da 1978tik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide-ikasketak egin zituen Parisko Unibertsitatean, baina literaturaren mundua aukeratu zuen lanbide gisa.

1950ean idatzi zuen lehen lana, Je ne veux jamais l´oublier (Ez dut sekula ahaztu nahi). Estilo intimista du, eta trebetasun harrigarria du bihotzeko gauzez idazteko: Les Trompeuses Espérances (1956, Gezurrezko itxaropenak), Fleur de colchique (1957, Azpelar lorea) eta Les Gens de la nuit (1958, Gaueko jendea). Gero, L´Armée d´Algérie et la pacification (1959, Aljeriako armada eta bakegintza) saiakera eta La Carotte et le Bâton (1960, Ipar Afrikako terrorismoaren kontrako eleberria) idatzi zituen.

Interallié saria jaso zuen 1970ean, Les Poneys sauvages (Poney basatiak) lanagatik.

Azken urteetan, Irlanda hartu du bizilekutzat, eta Stendhalen aztarna sumatzen zaio han idatzitako hainbat lani: Jeune homme vert (1975, Gizon gazte berdea) eta Les Vingt Ans du jeune homme vert (1977, Gizon gazte berdearen hogei urteak).

Haurrentzako ipuinak ere idatzi ditu: Tomas eta Infinitua.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Déon Aldatu lotura Wikidatan