Michel Debré
Wikipedia(e)tik
Michel Debré (Paris, Frantzia, 1912 - Montlouis-sur-Loire, Frantzia, 1996) frantses politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Bigarren Mundu Gerran De Gaulleren Atzerriko Gobernuko kide izan zen. 1958an Justiziako ministro izendatu zuten, eta 1969an, Haziendako ministro. Kanpo Arazoetarako eta Nazioaren Defentsarako ministro ere izan zen.
Gogor kritikatu zituen IV. Errepublikako erakundeak, eta zeregin garrantzitsua izan zuen V. Errepublikaren Konstituzioaren prestakuntzan. Aljeriako arazoez ere arduratu zen.
1981ean lehendakaritzarako hauteskundeetan aurkeztu zen, Chiracen oposizio bezala. 1988an Frantziako Akademian sartu zen.
Idazlanak [aldatu]
Idatzitako lanen artean ditu Gaullismoa (1978) eta Hiru errepublika Frantziarentzat (1984-1988).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.