Michel Houellebecq

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michel Houellebecq

Michel Thomas edo Michel Houellebecq (miʃɛl wɛlˈbɛk) (Saint Pierre, Reunion, 1958ko otsailaren 26a[1] - ) idazle frantsesa da.

Bere idazlan eta adierazpen polemikoengatik misogino, islamofobo eta atzerakoitzat jo izan dute. Kritika horiek guztiek, ordea, haren liburuen salmenten kopurua igoarazi baino ez dute egin.

Houellebecqen idazkietan gai obsesibo batzuk errepikatzen dira, hala nola sexua, klonazioa, fisika, sektak eta sasi-ezkerreko New Age mugimenduen aurkako kritikak, beti ere tonu ziniko batean.

Berak idatzitako bi eleberri zinemaratu dira, alegia, Les Particules élémentaires eta La Possibilité d'une île, azken hau Houellebecqek berak 2008an zuzenduta.

Gaur egun Irlandan bizi da.

Gatazka mediatiko bizia du Lucie Ceccaldi bere ama biologikoarekin. Ceccaldik 2008an argitaratu zuen "L’Innocente" liburu autobiografikoan idazlea goitik behera kritikatzen du.

[aldatu] Idazlanak

  • 1991 - Contre le monde, contre la vie.
  • 1991 - Rester vivant.
  • 1992 - La Poursuite du bonheur, olerkiak.
  • 1994 - Extension du domaine de la lutte.
  • 1996 - Le Sens du combat, olerkiak.
  • 1998 - Interventions.
  • 1998 - Les Particules élémentaires, eleberria.
  • 1999 - Renaissance, olerkiak.
  • 2000 - Lanzarote, eleberria.
  • 2001 - Plateforme, eleberria.
  • 2005 - La Possibilité d'une île, eleberria.
  • 2007 - Supervivencia, olerki-bilduma.
  • 2009 - Ennemis publics, bera eta Bernard-Henri Lévyren arteko posta elektronikoen bilduma.
  • 2010 - La carte et le territoire, eleberria Goncourt Saria 2010

[aldatu] Erreferentziak

  1. Bere amak dio benetan bi urte lehenago jaio zela: El Mundo (2008-4-29).

[aldatu] Kanpo loturak

Wikiesanak
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Michel Houellebecq
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Michel Houellebecq
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak