Michel Plasson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Michel Plasson (Paris, Frantzia, 1933ko uorriaren 2a) frantses orkestra-zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perkusioa ikasi zuen Parisko Kontserbatorioan, eta orkestra-zuzendaritza gero. Besançoneko Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen 1962an. Estatu Batuetara joan zen trebatzera, eta han Erich Leinsdorf eta Pierre Monteuxekin aritu zen. Frantziara itzuli zenean, Metzeko Antzokiko zuzendari izan zen, eta Okzitaniako Tolosako Capitolekoa, 1968az geroztik.

Plassonek errepertorio lirikoa eta sinfonikoa landu ditu, eta XIX. eta XX. mendeetako frantses musikagileen obrak interpretatu ditu (Jules Massenet, Emmanuel Chabrier, Gabriel Fauré, Albert Roussel, Ernest Chausson). Lan handia egin du, halaber, musikagile ezezagunen lanak ezagutarazteko, Albéric Magnarden lana, esate baterako. Europako orkestra handienek gonbidatu dute, eta New Yorkeko Metropolitan Operan zuzendari aritu da. Dresdengo Orkestra Filarmonikoko musika-zuzendari izendatu zuten 1994an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]