Michel Sardou

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michel Sardou

Michel Sardou (Paris, Frantzia, 1947ko urtarrilaren 26a -) frantses abeslaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debuta kabaretean egin zuen. Ondorenn "Les Ricains" abestiarekin arrakasta lortu zuen (1967). Jacques Revaux musikagilea ezagutu zuenean, Sardouren karrerak beste bide bat hartu zuen, eta ospe handia lortu zuen "Les Bals populaires" (1970), "La Maladie d'amour" (1973), "Le France" (1975) abestiekin.

Hainbat bira egin zituen Frantzia, Belgika eta Suitzan barrena, eta maisutasun handia erakutsi zuen eszenan. "Je suis pour" (1976) abestian heriotza zigorraren gaia aipatzen zuen, eta orduz geroztik Sardouk gizartearen arazoak agertu zituen bere kantuetan, zenbaitetan eztabaida sortzeraino.

1990ean, Sardouk zinemaren eta antzerkiaren bidea hartu zuen, baina kantua erabat alde batera utzi gabe. 1994-1996 bitartean, sei hilabetez aritu zen Olympian.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Sardou Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]