Michel Serrault
Michel Serrault (Brunoy, Essonne, Frantzia, 1928 - Calvados, 2007) frantses antzezlea izan zen.
Biografia [aldatu]
1954. urtean hasi zen antzezle gisa lanean, baina lehenengo lanak barrea erraz eragitea beste helbururik ez zuten filmetako paperak izan ziren.
1973. urtean, aldiz, antzerkian lortu zuen ospea, La Cage aux folles (Eroen kaiola) laneko Zaza Napoli trabestiaren paperean. Lan horren aurretik, zineman Le Viager (1972) lanean ospetsu egingo zuten paperen eredua aurkitu zuen. Urte horretan bertan, Un meurtre est un meurtre (Hilketa bat hilketa bat da) lanean, ikerketa-metodo susmagarriez baliatzen den polizia baten papera egin zuen. Hala, Serraulten karrera lan komikoen eta ezohikoen artean igaro zen. Alde batetik, aipatutako La Cage aux folles (1978-1985) eta Pierre Tcherniaren komedia satirikoak, Les Gaspards (1974), La Gueule de l'autre (1979, Bestearen aurpegia), eta, beste alde batetik, gaizkiaren hezur-mamitzea, hala nola Fantômes du chapelier (1982, Txapelgilearen mamuak), À mort l'arbitre (1984), Docteur Petiot (1990), Mortelle randonnée (1983, Bira hilkorra), On ne meurt que deux fois (1986, Bitan besterik ez da hiltzen).
Horrez gainera, Serraultek maisutasun handiz egin zituen ñabarduraz beteriko pertsonaiak, hala nola Garde à vue (1981, Adi egon) eta Nelly et monsieur Arnaud (1995) lanetako pertsonaia bakartiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.