Michel le Basque

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mixel Etxegorria, frantsez ezizenez Michel le Basque (Donibane Lohizune - ?) XVII. mendeko pirata lapurtarra izan zen. XVII. mendearen erditsuan Karibe itsasoaren kostaldeetan aritu zen, bere aliatu François l'Olonais (izena Jean-David Nau zuen eta Sables d'Olonnekoa zen) lagun zuela.

Balentriarik handiena 1666 urtean egin zuen: 250 gizon eta 14 kanoi erabiliz, Maracaibo eraso zuen. Erasoak hainbat egun iraun zuen, eta lapurtarrak 9 gizon eta espainiarrek 60 gizon galdu zituzten.

Cartagena de Indiasko gobernadoreak mendekatu nahi izan zuen, baina ez zuen askorik lortu. Michelek bere bila joandako hainbat itsasontzi harrapatu zuen. Kondairak dioenez, gobernadoreari eskutitz bat idatzi zion, itsasontziak bidali izana eskertzeko.

Saint-Domingue (Th. Weber, 1878)
François l'Ollonais (Alexandre-Olivier Exquemelin, 1678)

Euskal literaturan

Ikus, gainera

Erreferentziak

  • Gipuzkoakultura.net, Korsarioak eta piratak http://bertan.gipuzkoakultura.net/eu/5/index_eus.php
  • Rectoran Pierre, 2003 - Corsaires Basques et Bayonnais du XVe au XIXe siècle. VIIe Congrès d’Etudes Basques/Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresua, Biarritz, Donostia, Eusko Ikaskuntza, 201-205
  • Jean-Baptiste Dutertre, 1667-1671 Histoirie Generale Des Antilles Habitees Par Francois. Paris, Thomas Jolly.
  • Alexandre-Olivier Exquemelin, 1678 - De Americaensche Zee Roovers, Amsterdam
  • Lugat Caroline, 2002 - Les corsaires basques et la guerre de Course classique (XVII). Zainak, 21 : 397-409
  • Merrien Jean, 1996 - Corsaires et flibustiers. Ed. L'ancre de la marine, 349

Kanpo loturak