Michelin Kirol Kultur Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sociedad Deportiva Cultural Michelin
Sorrera1947-1995
Futbol zelaiaUdal Futbol Zelaia (Michelin)[1]
Lasarte-Oria
edukiera: 1.194 lagun
1994-95Desagertua
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Michelin Kirol Kultur Elkartea Lasarte-Oriako kirol elkartea da. 1947an sortu eta 1995ean desagertu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sociedad Deportiva Cultural Michelín 1947an Lasarten sortu zuten, orduan Hernani eta Urnieta artean zatitutako auzoa. Kluba 1934an herrian kokatutako Michelin frantziar enpresak bultzatu eta babestu zuen.

1970eko hamarkadan, 4 denboraldi eman zituen Hirugarren Mailan: 1970-71, 1974-75, 1975-76 y 1977-78 hain zuzen ere. Bitan Copa del Generalísimo txapelketan parte hartu zuen: 1970-71an Real Oviedok lehenengo errondan kanportatua eta 1975-76an. 1978an maila utzi zuen.

1980ko hamarkadan, Lasarte-Oria udala bihurtu eta Lasarte-Oria KE, Texas edo Ostadar SKT bezalako talde berriak sortu zuten Michelin kalterako.

1994-95 denboraldian desagertu zen, ia 50 urte pasa eta gero.

Sailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolari ez ezik beste kirolei ere ekin zizkion elkarteak, tartean igeriketa eta arraunketa.

Futbol Zelaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michelinek lantegiaren ondoan kokaturiko Michelin futbol zelaian[2] jokatzen zuen, gero Udal Futbol Zelaia izango zena. 1997an berreraiki zuten.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraunketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasarte Michelin
Kirol Kultur Elkartea
Sorrera 1965 (59 urte)
Herria Euskal Herria Lasarte-Oria, Gipuzkoa
Entrenatzailea ?
Patroia(k) Euskal Herria Klaudio Etxeberria "Gorria"
Euskal Herria Antonio Oliden
Kolorea(k)           urdina eta horia
Trainerua      Lasarte
     Eugenio ta Benito
Palmaresa 2 Kontxako Bandera
2 Espainiako Txapelketa
6 Gipuzkoako Txapelketa

Arraunketa saila, tostako modalitatean, goi mailan aritu zen 1970eko hamarkada osoan, Lasarte-Michelín izenarekin. Patroiak Klaudio Etxebarria "Gorria" eta Antonio Oliden oriotarrak izan ziren. Palmaresean izarra (*) duten datak Michelin izan aurretiko emaitzak dira, Lasarte izenarekin lorturikoak.

Kolorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasarteren kolorea gorria zen Michelin lantegiak babestu zuen arte. Orduan enpresaren kolore urdina eta horia hartu zituen.

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1969 eta 1973.
  • Bigarrena (4): 1970, 1971, 1974 eta 1977.
  • Hirugarrena (3): 1967*, 1968 eta 1978.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (1): 1977.
  • Sailkatua (8): 1972, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978 eta 1979.

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1969.
  • Bigarrena (7): 1970, 1972, 1973, 1974, 1975, 1976 eta 1977.
  • Hirugarrena (1): 1971.

Gipuzkoako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (6): 1970, 1974, 1975, 1976, 1977 eta 1979.

Gainontzeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]