Michelozzo
Michelozzo di Bartolomeo (Florentzia, 1396 - 1472) (Michelozzo Michelozzi bezala ere ezaguna, beharbada erratua), Italiar Berpizkundeko arkitekto eta eskultorea izan zen.
Berpizkundeko estiloaren aitzindaria izan zen, Brunelleschirekin eta Albertirekin batera.
Eduki-taula |
Biografia[aldatu]
Jostun baten semea, gaztetan Lorenzo Ghibertiren ikaslea izan zen eta beranduago Donatellorekin lan egin zuen (bere ikasle eta laguntzaile izan zen).
Eskultura[aldatu]
Eskultura-lanetan, nabaria da Antzinako Erromako klasizismoaren eragina. Nagusiki haitzurdina, brontzea eta zilarra landu zituen. Florentziako katedralaren sarreraren gainean dagoen San Joan Bataiatzailea gaztearen estatua, San Joan bataiategiaren atzean dagoena bezala, Michelozzok egin zituen. San Joan Bataiatzailearen zilarrezko estatua eder bat ere egin zuen San Joan elizaren aldare nagusirako.
1428an, Donatellorekin batera, pulpitua eraiki zuen, aire librean, Pratoko Santo Stefano katedralaren izkinan.
Arkitektura[aldatu]
Arkitekto gisa, Brunelleschiren lanaren jarraitzaile izan zen. Médicis-Ricardi jauregia eta San Marko komentua eraiki zituen, biak Florentzian.
Medici Riccardi jauregia, 1444an eraikia, Kosme Medicirentzat eraiki zena, Michelozzok proiektatu zuen, arintasun xamurra gotiko goiztiar italiarraren ezaugarri bezala zein estilo klasiko zorrotzarekin konbinatzen duen arkitektura lanik nabarmenetako bat. Lan hau, gaur egun ere, florentziar jauregi baten eredua da.
Bere lagun handia eta mezenasa zen Cosme Medicik denbora batez Veneziara lagundu zuen 1433an; han, Michelozzok San Giorgio Maggioreko Liburutegia eraiki zuen, beste batzuen artean.
Michelozzo 1461eko otsailak 8an Ragusako Errepublikak kontratatu zuen hiriko gotorlekuaren lanak gainbegiratzeko. Bere ekarpenak oso eraginkorrak izan ziren Mincetako kaserna koniko eta luzangetan, dorre defentsiborik garrantzitsuena zena, eta Michelozzoren berrikuntzatzat hartzen dira, hogei urte beranduago Baccio Pontellik Rocca de Ostian eginiko kaserna eliptikoen aurrekaria.
Lan batzuk[aldatu]
- Villa Medici, Trebbio (1427-1433)
- San Giorgio Maggioreko liburutegia, Venezia (1433)
- Villa Medici, Careggi (1435-1440)
- Udal Jauregia, Montepulciano (1440)
- San Marco komentuko kalostra eta liburutegia, Florentzia, (1436-1444)
- Deikunde Santuaren erreforma, Florentzia (1444)
- Medici Riccardi jauregia, Florentzia (1444-1464)
- Villa Medici, Cafaggiolo, (1450)
- Palazzo Vecchioaren zaharberritzea, Florentzia (1453)
- Gotorlekuak Ston herrian, Kroazia, (1461-1464)
- Bartolomeo Aragazziren hil monumentua Carrarako haitzurdinez egina, Montepulcianoko Duomoan
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.