Midnight Express (filma)
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Midnight Express | |
| Izenburua euskaraz | Gauerdiko Espresoa | |
| Urtea | 1978 | |
| Estreinaldia | 1978ko urriaren 6a | |
| Generoa | Drama, biografia | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 121 minutu | |
| Aurrekontua | 2,3 milioi dolar | |
| Banatzailea | Columbia Pictures | |
| Zuzendaria | ||
| Alan Parker | ||
| Ekoizleak | ||
| Alan Marshall David Puttnam |
||
| Gidoilariak | ||
| Oliver Stone Billy Hayesen Midnight Express eleberrian oinarritua |
||
| Aktoreak | ||
| Brad Davis Randy Quaid John Hurt Paul L. Smith Irene Miracle |
||
| Musikagileak | ||
| Giorgio Moroder | ||
| Argazkilariak | ||
| Michael Seresin | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| Ingelesa eta turkiera | ||
| Sariak | ||
| Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Oliver Stone) Soinu onenaren Oscar Saria (Giorgio Moroder) |
||
| Datu gehigarriak | ||
| IMDBko fitxa irakurgai | ||
Midnight Express (euskaraz Gauerdiko Espresoa) 1978ko Alan Parker ingeles zinema zuzendariaren estatubatuar filma bat da. Filman honako aktore hauek antzeztu izan zuten: Brad Davis, Randy Quaid, John Hurt, Paul L. Smith eta Irene Miracle.
Billy Hayesen Midnight Express eleberrian oinarritua dago, eleberriaren zinemarako egokitzapena Oliver Stonek idatzi zuelarik. Turkian filma hau denbora luzez debekatua egon zen, gainera eleberria bera eta filmaren artean hainbat ezberdintasun ere badaude.
Sei Oscar Sarietarako izendatuak izan zen, azkenik Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Oliver Stone) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Giorgio Moroder) irabazi zituen.
Argumentua [aldatu]
1970eko urria. William Hayes bere neskalaguna Susan-ekin batera Turkiara bidaitu duen estatubatuar gazte bat da. Hayesek diru erraza irabazi asmoz bere gerrikoan bi kilo haxix ezkutatuta EEBBera joaten saiatzen da. Baina aduanan hainbat kontrol iragan ostean bi gazteak hezgakinean sartzera doazen unean turkiar poliziak Williami haxixa antzeman eta bertan atxilotuko dute.
Behin turkiar espetxean dagoela bere infernu pertsonala hasiko da, hainbat tortura, jipoi nahiz bortxaketa jasan beharko dituelarik. Espetxean beste preso zuri batzuen adiskide ere bilakatuko da. Espetxean egonaldi labur bat zirudiena oso luze bilakatuko da, epaiketaren ondoren William Hayesek 30 urtetako espetxe zigorra jasoko baitu.
Kanpo loturak [aldatu]
- Midnight Express filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- Midnight Express filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)