Midwayko gudua

Wikipedia(e)tik
(Midwayko batailatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Midwayko gudua
Ozeano Bareko FronteaBigarren Mundu Gerra
Midway Atoll map.svg
Midway atoloiaren mapa.
Data 1942ko ekainaren 4tik 7ra
Lekua Midway atoloia (AEB)
Emaitza Estatubatuarren garaipena
Gudulariak
 AEB  Japonia
Buruzagiak
Chester W. Nimitz
Frank J. Fletcher
Raymond A. Spruance
Yamamoto Isoroku
Kondo Nobutake
Nagumo Chūichi
Yamaguchi Tamon
Ryusaku Yanagimoto
Galerak
307 hildako 3.057 hildako

Midwayko gudua Bigarren Mundu Gerran gertatu zen, 1942ko ekainaren 4tik 7ra, eta Japonia eta Ameriketako Estatu Batuetako armadek parte hartu zuten. Guduaren izena Midway atoloitik datorkio. Japoniar armadaren lehenengo galera garrantzitsua izan zen eta 4 hegazkin-ontzi galdu zituen (Akagi, Kaga, Hiryu eta Soryu). Estatubatuarrek, ordea, Yorktown hegazkin-ontzia bakarrik galdu zuten. Hortik aurrera japoniarren armada nagusitasuna galdu zuen.

[aldatu] Aurrekariak

Pearl Harborreko ekintzarekin hasi zen Bigarren Mundu Gerran Ozeano Barea frontea deitzen zaiona. Hasieratik Isoroku Yamamoto Almirantearen estrategian Estatu Batuetako Hegazkin-ontziekin amaitzea zuen helburu nagusia, Pearl Harburen lortu ezinik, kaian ez baitzeuden, beraiek deitzen zioten gudu erabakigarri (kessen kantai) Lortzea saiatu zuten gerra osoan.

1942 apirilaren 18an, James H. Doolittle Estatubatuar teniente-koronelak Tokio, eta Japoniako beste hiriak, bonbardatu zuen, Japoniarren ustetan erasoezina zen bere hiriburua, eta erasoaren ondorioz neurriak hartzea erabaki zuten berriro ez gertatzeko. Tokioko erasoa, B-25 bi motordun hegazkinekin burutua izan zen, horregatik japoniarrek pentsatzen zuten horrelako eraso bat irla batetik ateratakoa zela, beraiek uste baitzuten bi motordun hegazkinak ezin zutela operatu Hegazkin-ontzi batetik, baina errealitatean Hornet hegazkin-ontzitik aireratu ziren hegazkinak.

Eraso horrek eman zion Yamamotori behar zuen aitzakia duela asko planeatuta zuen Midway irletako inbasiorako, inbasio horrekin base aurreratua lortu nahi zuten, perimetro defentsibo bat sartu eta gudu erabakigarri (kessen kantai) lortzea Estatubatuarrek irlak defenditzera saiatzen bazuten.

Kontuan hartzekoa da ere koral Itsasoko gudua 1942 maiatzean. Gudu horren ondorioz Japoniako bi Hegazkin-ontzi modernoenak (Shokaku eta Zuikaku) ezin izan zuten parte hartu Midwayko guduan, horietako bat txikizio ugari zituelako Estatubatuar Hegazkin erasoen ondorioz eta guduan galdutako Hegazkin tripulazioak Berraldatzeko denbora behar zutelako.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Midwayko gudua

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak