Mieres (Asturias)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mieres

 Asturias
Mieres (Asturias)
Mieresko udaletxea.
Mieres (Asturias) bandera

Mieres (Asturias) armarria

Izen ofiziala Mieres
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Asturias
AsturiasAsturias
Caudaleko eskualdea
Alkatea Luis Maria Garcia Garcia - PSOE
Koordenatuak 43°15′3″N 5°46′36″W / 43.25083°N 5.77667°W / 43.25083; -5.77667Koordenatuak: 43°15′3″N 5°46′36″W / 43.25083°N 5.77667°W / 43.25083; -5.77667
Mieres Asturias-n dago
Mieres

Mieres Asturies map.svg

Eremua 144 km2
Postakodea 33600
Biztanleria 45,943 bizt (2005)
Dentsitatea 0,32 bizt/km²
http://www.ayto-mieres.es

Mieres Asturiasko erdialdean dagoen udalerria da, historikoki jarduera ekonomiko nagusia meatzaritza eta honekin erlazionaturiko bestelako industriak izan dituena.

2005an 45.943 biztanle zituen, 16 parrokiatan banatuta. Caudaleko eskualdearen herri nagusia da, bai eta Printzerri osoko seigarren udalerririk populatuena ere.

Iparraldean Uvieu du mugakide.

Eduki-taula

Parrokiak [aldatu]

Mieres udalerriak 16 parrokia ditu:

  • Baíña
  • Cenera
  • Cuna
  • Figareo
  • Gal.legos
  • Inxerto
  • Lloreo
  • Mieres del Camín
  • La Pena
  • La Rebollá
  • Paxio
  • Santa Cruz
  • Santa Rosa
  • Santuyano
  • Turón
  • Urbiés
  • Uxo
  • Villarexo
  • Siana

Inguru naturala eta klima [aldatu]

Mieresko ibairik garrantzitsuena Caudal ibaia da, Lena eta Aller ibaiek bat egiten duten tokian jaiotzen dena. Ujo parean jaiotzen den ibai horrek Mieres udalerria iparretik hegora zerkatzen du. Ibai horretan erreka txikiago batzuek isurtzen dituzte euren urak, Duró, Turón, San Juan eta Valdecuna errekek alegia. Bestalde, Caudal ibaia, Nalon ibaiaren ibaiadarra da, eta horrekin Soto de Riberan batzen da, Ribera de Arriba kontzejuan.

Mieresko klima ozeaniko hezea da. Urteko batez besteko tenperatura 13 gradu inguruan dago, eta urtero 1.000mm eta 1.200mm prezipitazioak izaten dira. Horrez gain, batez besteko hezetasuna %80koa da. Landarediari dagokionez, klima ozeanikoari dagozkion ohiko espezieak dira, hala nola, eukaliptua, lizarra, pagoa, intxaurrondoa, hurritza eta gaztainondoa.

Demografia [aldatu]

Iturria: [[1] Instituto Nacional de Estadística de España]

Pertsonaia ezagunak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Mieres (Asturias)