Mighty Aphrodite

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mighty Aphrodite (euskaraz Afrodita Ahaltsua) 1995eko Woody Allen estatubatuar zinema zuzendari, gidoigileak eta aktoreak zuzendu, idatzi eta antzeztutako amodiozko komedia film bat da. Berak, Mira Sorvino, Helena Bonham Carter, Michael Rapaport eta F. Murray Abraham aktoreek antzeztu zuten.

Greziar mitologiako Pigmalionen kondairan eta 1913ko George Bernard Shaw irlandar antzerkigilearen Pygmalion antzezlan ezagunean nolabait oinarritua dago, alegia, gizon hezitu batek kale giroko emakume hezigabe bat ezagutu eta hura hezitzen saiatzen den istorioa.

Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Mira Sorvino) irabazi zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lenny (Woody Allen) kirol kazetaria eta Amanda (Helena Bonham Carter) arte galerista seme-alabarik gabeko bikotea dira, horregatik, haur bat adoptatzea erabakitzen dute. Laister umearen adimen handiaz jabetuko dira, hortaz Lennyk jakinminez haren ama biologikoa topatzeko asmoa izango du. Aparteko andere buruargia topatuko zuelakoan, non emagaldu hezigabe, ergel eta txoriburu bat topatzen duen (Mira Sorvino). Istorio guzti honek sekulako gertakizun xelebre eta barregariak sortaraziko ditu, batez ere asmo onekoa baina txepel hutsa den Lenny lotsatia eta emagaldu lotsagabe eta ezjakinaren arteko izaera ezberditasunak direla eta. Emagaldua azken finean bere semetxoa adopzioan emateagatik guztiz atsekabetua dago, eta Lenny ezagutzeak bizimodu txarra laga eta bide zuzenari berrekiten lagunduko dio.

Filmaren tramarekin batera, zinemagileak greziar antzerkigintza klasikoko koru bat ere tartekatzen du, honek greziar eskola zaharraren legez istorioaren "tragedia" azaltzen du. Halere, koru honen solasa txantxez betea dago; adibidez, une batean koruak jainkoen jainko den Zeusi deitzen diote, baina hau ez dagoenez, erantzungailu automatikoan mezua lagako diote

Aktoreak

Kanpo loturak