Giza migrazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:13, 27 apirila 2015
Munduko mapa migrazio balantzaren arabera (2008): Positiboa (urdina), negatiboa (laranja), orekatua (berdea) eta daturik gabe (grisa).

Migrazioa, batzuetan migrazio mugimendua, pertsona bat jaio edo bizi den herrialde edo lurraldea utzi eta beste leku batera aldi luze baterako joatea da, han bere bizimodua hobetzeko asmoarekin gehienetan. Bi migrazio mota bereizi ohi dira, immigrazioa eta emigrazioa. Joaten direnak emigrante hitzarekin izendatzen dira; etortzen direnak, berriz, immigrante nahiz etorkin.

Immigrazioa eta gizartea

Dorothea Langeren Ama migratzailea.

Immigrazioa egunerokotasunean sentizen den fenomenoa da, bai migratzaileak jasotzen dituzten gizarteetan (edo harrera gizarteetan), eta bai migratzaileak uzten dituzten herrialdeetan (migratzaile jaulkitzaile deituak). Eraginak esparru desberdinetan gertatzen dira; besteak beste, biztanleriaren egituran, gizarteen kohesio zein integrazioan, arrazakeriari loturiko fenomenoetan edo arlo sozioekonomikoan.

Integrazioa, gizartean gustura sentitzea da, eta baita bertakoak immigranteekiko ere, tratu duin eta begirunezkoa izatea[erreferentzia behar]. Arrazakeria beste arrazengan desberdintasun biologikoa dagoela sinestea da, desberdintasun hauek beste arrazen gaineko mespretxu eta bortxa justifikatzen dutela ustea da eta xenofobia (atzerritarrekiko beldurra) arrazismoaren aurpegi nabaria da.

Azken hamarkadan, asko handitu da hirugarren munduko herrialdeak utzi eta aukera berri baten bila herrialde aberatsetara abiatzen den pertsona kopurua, nahiz eta fenomeno hau historikoki berria ez izan.

Espainiako Gobernuak, 2005ean, immigranteen erregularizazio lortzeko plan bat burutu zuen. Plan horren bitartez miloi bat immigranteen egoera konpondu nahi zuten[erreferentzia behar]. Immigranteei erregularizatuak izateko eskatzen zien baldintza, besteak beste, lan kontratu bat edukitzea zen.

Munduko datuak

Amerikan, AEB, Costa Rica eta Kanadak biztanle gehiago jasotzen dituzte beste herrialde batzuetatik etorrita handik beste norabaitera joandakoak baino[erreferentzia behar]. Europar Batasuneko herrialde gehinekin gauza bera gertatzen da, bai eta Errusia, Bielorrusia, Finlandia eta Norvegiarekin ere[erreferentzia behar].

Afrikan balantze positiboa daukate Kongoko Errepublika Demokratikoa, Angola, Namibia, Botswana, Hegoafrika eta Liberiak, eta Asian, besteak beste, Iran, Jordania, Arabiar Emirerri Batuak eta Omanek. Azkenik, Australia eta Zeelanda Berria ere etorkinen hartzaileak dira[erreferentzia behar].

Zineman

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giza migrazio Aldatu lotura Wikidatan