Miguel Ángel Asturias

Wikipedia(e)tik
Miguel Angel Asturias» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Miguel Ángel Asturias

Miguel Ángel Asturias Rosales (Guatemala Hiria, Guatemala, 1899ko urriaren 19 - Madril, Espainia, 1974ko ekainaren 4) idazlea izan zen. Ipuinak eta eleberriak idatzi zituen batez ere, errealismo magikoa izeneko korrontearen barruan. Hombres de maíz da haren libururik ezagunena. 1967an Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen, eta hori lortu duen lehenengo guatemalarra izan da. Medikuntza, Zuzenbide eta Antropologia ikasi zuen, azken hau Parisko Sorbonne Unibertsitatean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide ikasketak egin ondoren Parisa aldatu zen bizitzera. Han surrealistekin harremanetan jarri zen, eta 1923-1926 bitartean Erdialdeko Amerikako erlijio eta kulturei buruzko ikasketak egin zituen; ikasketa horien emaitza, Leyendas de Guatemala (1930) idatzi zuen. Kargu diplomatikoak izan zituen 1946tik 1954ra bitartean, eta gero Argentinan bizi izan zen zenbait urtez.

Miguel Ángel Asturiasen omenezko monumentua, Tres de Febrero parkean (Buenos Aires, Argentina).

El señor Presidente (1946) izan zen bere lehen eleberri luzea, Estrada Cabreraren diktaduraren inguruan. Abertzaletasuna, maien mundu mitologikoa eta bere garaiko Guatemalako gizartearen errealitatea nahasirik ageri dira Hombres de maíz (1949) izenburuko eleberrian. Helburu sozialak eta politikoak nagusi dira beste zenbait lanetan, hala nola, Viento fuerte (1950), El papa verde (1954) eta Los ojos de los enterrados (1955) eleberriek osatzen duten trilogian; hiru horietan kolonialismo ekonomikoak ekarritako gaitzak salatzen ditu. Beste obra batzuk: Weekend en Guatemala (1956), Mulata de tal (1963). Poesia ere landu zuen, inspirazioa bere herrialdeko gaietatik hartuz: Sien de alondra (1949), Ejercicios poéticos en forma de soneto sobre temas de Horacio (1951), Torotumbo (1966).

1966an Parisen Guatemalako enbaxadore zela, Lenin Bake Saria jaso zuen, eta hurrengo urtean, 1967an, Literaturako Nobel Saria.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Leyendas de Guatemala, 1930;
  • El señor Presidente, 1946;
  • Hombres de maíz, 1949;
  • Viento fuerte, 1950;
  • El Papa verde, 1954;
  • Los ojos de los enterrados, 1960;
  • El alhajadito, 1961;
  • El espejo de Lida Sal, 1967;
  • Mulata de tal, 1963;
  • Malandrón, 1969;
  • Viernes de Dolores, 1972.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Ángel Asturias Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]