Miguel Astrain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Astrain
Bizitza
JaiotzaIruñea1850eko maiatzaren 8a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1895eko azaroaren 8a (45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, musikagilea eta musika-irakaslea

Miguel Astrain Remón (Iruñea, 1850eko maiatzaren 8a - ib., 1895eko azaroaren 8a) nafar instrumentista, musikagile eta musika irakaslea izan zen, Astrainen balsaren egilea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Antzokiko orkestrako kidea, Musika Akademiako irakaslea eta Erruki Etxeko Musika Bandako zuzendaria izan zen (1883), baina, batez ere, ezaguna da La alegría de San Fermín baltsaren egilea izateagatik[1]. Obra hau uztailaren 6an Iruñeko Udaletxetik San Lorentzo elizaraino egiten zen bezperetarako martxan jotzen zen. Ibilaldi hau, 1914tik Riau-riau deitua, 1991n bertan behera gelditu zen eta ordutik ez da era ofizialean ospatu[2]. Hala ere Astrainen balsa Sanferminetako doinu ezagunenetako bat da.

Kalea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980tik Iruñeko kale batek Miguel Astrain izena du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]