Miguel Ángel Buen
Wikipedia(e)tik
(«Miguel Buen» orritik birbideratua)
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Miguel Ángel Buen Lacambra | |
| Jaio | 1947ko urriaren 14a (65 urte) | |
| Ardisa, Zaragoza ( |
||
Miguel Ángel Buen Lacambra (Ardisa, Zaragoza, Espainia, 1947ko urriaren 14a) Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Segurtasuneko Sailburuordea da. VI. eta VIII. legealdietan PSE-EEko eusko legebiltzarkidea izan zen. Halaber, Gipuzkoako Batzar Nagusietan talde sozialistaren buru ere izan da. Lanbide Heziketako ikasketak ditu, metalezko eraikuntzen adarrean.[1]
PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusia ere bada. Errenteriako alkatea izan da hainbat urtez. Pasaiako Portuko Agintaritzako lehendakari da 2009ko ekainaren 16az geroztik (1998an ere izan zuen kargu hori, hiru hilabetez).[2] Kargu horretatik, Pasaiako portuko kanpo ditxoaren proiektua bultzatzen du.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ EFE agenzia: «Miguel Buen, un socialista forjado al frente de la Alcaldía de Rentería», El Mundo, 2005-05-17.
- ↑ Miguel Angel Mata: «Miguel Buen, nuevo presidente del puerto de Pasajes», Diario Vasco, 2009-06-17, Pasaiako Portuko Agintaritzaren webgunetik hartua.
| Artikulu hau Gipuzkoako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |