Miguel Hidalgo

Wikipedia(e)tik
Miguel Hidalgo y Costilla» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Miguel Hidalgo Costilla
Miguel Hidalgo Costilla
Miguel Hidalgoren erretratua
Datu pertsonalak
Ezizena "Padre de la Patria" ("Aberriaren aita")
Jaio 1753ko maiatzaren 8a
Hacienda de Corralejo, Pénjamotik hurbil, gaur egun Guanajuato (Espainia Berriko Erregeorderria, gaur egun Mexiko)
Hil 1811ko uztailaren 30a
Chihuahua, Chihuahua (Espainia Berriko Erregeorderria, gaur egun Mexiko)

Miguel Hidalgo y Costilla, izen osoa Miguel Gregorio Antonio Ignacio Hidalgo y Costilla Gallaga Mandarte Villaseñor (Hacienda de Corralejo, Pénjamotik hurbil, gaur egun Guanajuato, 1753ko maiatzaren 8a - Chihuahua, Chihuahua, 1811ko uztailaren 30a) apaiz eta militar abertzale mexikarra izan zen. Hidalgok Mexikoko Independentzia Gerraren lehenbiziko saioa gidatu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidalgo 1753ko maiatzaren 8an familia kreol batean jaio zen. Jesusen Konpainiak sortutako Valladolideko (Michoacán) San Nicolás Obispo ikastetxean ikasi zuen. 1773an filosofia eta teologiako gradua lortu zuen. 1778an apaiztu zen. 1803an Guanajuatoko Iglesia de los Dolores-eko bikario izendatu zuten. Hiri horretako indigenen bizimodua hobetzeko mahastizaintza, erlezaintza eta eskulangintzako proiektuak abiarazi zituen.

1809an Miguel Domínguez, honen emazte Josefa Ortiz de Domínguez, Ignacio Allende eta Juan Aldamak antolatutako konspirazio abertzalearekin bat egin zuen. 1810eko irailaren 16an, laster atxilotuko zituztela jakinik, Grito de Dolores izenez ezagutzen den aldarri abertzalea egin zuen: "Viva la independencia. Viva la Virgen de Guadalupe. Muera el mal gobierno" ("Gora independentzia. Gora Guadalupeko Ama Birjina. Gobernu txarra kanpora"). Hau Mexikoko Independentzia Gerraren abiapuntua izan zen. Nekazari indigena eta mestizoen matxinadaren buru zela garaipen batzuk izan zituen: Celaya (irailaren 21ean), Guanajuato (irailaren 28an) eta Valladoliden (gaur egun Morelia) (urriaren 17an). Ondoren Mexiko Hirirantz jo zuten, baino azaroaren 7an Félix Callejaren osteak erabat azpiratu zituen matxinoak Aculcon (gaur egun Mexikoko estatuan). Hidalgo eta bere ondokoak AEBetara ihes egiten saiatu ziren, baino 1811ko martxoaren 21ean Acatita de Bajánen (Texas eta Coahuilaren arteko mugan) atzitu zituzten. Ignacio Allende, Juan Aldama eta José Mariano Jiménez ekainaren 26an hil zituzten eta Hidalgo uztailaren 30ean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Hidalgo Aldatu lotura Wikidatan