Miguel Lopez Legazpi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Lopez Legazpi


1. Filipinetako Gobernadore Nagusia

1566ko apirilaren 27a - 1572ko abuztuaren 20a (egutegi gregorianoa) - Guido de Lavezaris (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaZumarraga, 1502
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaManila1572ko abuztuaren 20a (69/70 urte)
Hobiratze lekuaSan Agustin Church (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
italiera
portugesa
tagaloa
euskara
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, militarra, politikaria eta konkistatzailea
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Itsas Armada
Graduaamiral
jeneral

Find a Grave: 24543139 Edit the value on Wikidata

Miguel Lopez Legazpi[1] (Zumarraga, Gipuzkoa, 1503? - Manila, 1572ko abuztuaren 20a) militar, esploratzaile eta konkistatzaile gipuzkoarra izan zen, Filipinetako hiriburu Manila hiriaren sortzailea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legazpiren jaiotetxea Zumarragan (Gipuzkoa)

Miguel Lopez Legazpi 1502an Gipuzkoan Zumarragako Legazpi dorrean jaio zen, 1502 eta 1506 artean. Familia noble baten barnean, aita Joan Martinez Lopez Legazpikoa zuen eta, ama, Elvira Gurrutxategi; bikotearen bigarren semea izan zen. Jatorrizko dorretxeak, Jauregi Handiak, oraindik zutik dirau Zumarragan.

Haren aita Italian eta Nafarroan borrokatzen aritutakoa zen, Gaztelako koraren pean. Legazpi gazteak zuzenbide ikasketak egin zituen eta horrek 1526an Zumarragako udaletxean zinegotzi izateko balio izan zion. Hurrengo urtean, aita hil zenean, Areriako eskribaua ere izan zen aitaren ordez eta 1527an, erregeak berretsi zuen kargu horretan.

1528an Mexikora joan zen bizitzera, eta bertako agintari izatera iritsi zen. Hango erregeordeak, Luis Velascok, Lezkano etxeko kapare esaten dio idatzi zuen gutun batean.

Filipe II.aren aginduz, Ozeano Barea zeharkatu zuen eta 1565ean egin zituen lehenengo kokaleku europarrak geroago erregearen omenez Filipinak izena hartuko zuten uharteetan. 1571ko ekainaren 24an, hainbat borrokaren ondoren, kokaleku finkoa lortu zuen Manilan.

Mexikoranzko bidaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1545ean, Mexikora joan zen eta 20 urtez bizi izan zen han. Espainia Berriko koloniaren administraritzan hainbat kargu bete zituen: 1551n, eskribau gorena izan zen eta, 1559,an, konkistaz gero 38 urtera, alkate nagusia Mexiko Hirian. Horretaz gain, Moneta etxean ere izan zituen ardurak.

Isabel Garcésekin ezkondu zen, Tlaxcalako apezpikua zen Julian Garcesen arrebarekin eta 9 seme-alaba izan zituzten, 4 gizonezko eta 5 emakume.

Espainia Berrian egon zen 36 urtetan (1528 a 1564), aberastasun maila ona lortu zuen. Legazpik Mexikon zuen etxea nagusienetako bat zen eta bertara hurbiltzen ziren Espainiatik etorri berriak laguntza eske. Horrela dio bere seme Melchorrek:

« ... muchos hidalgos y caballeros pobres que iban de estos reinos iban sin conocerle a su casa por la antigua costumbre que de siempre en ella hubo y porque a las personas tales siempre en ella se les dio de comer y vestir y lo necesario. Lo cual ha sido cosa muy notoria y sabida en todo aquel reino.... »

Aurreko espedizioek ezin izan zuten Itzulbidaia osatu, hau da, Mexikorantzko itzulera Pazifikoa zeharkatuz. Filipe II.ari Mexiko eta Molukak lotzeko presa sartu zitzaion. Horretarako, Espainia Berriko bigarren erregeorde zen Luis Velaskori eta inguru haietan ibilita zegoen Andres Urdanetari eman zien bi ontzi osatzeko enkargua. Horrela zioen erregeak Andres Urdanetari bidali zion gutunak:

« El rey: Devoto Padre Fray Andrés de Urdaneta, de la orden de Sant Agustín: Yo he sido informado que vos siendo seglar fuisteis en el Armada de Loaysa y pasasteis al estrecho de Magallanes y a la Espacería, donde estuvisteis ocho años en nuestro servicio. Y porque ahora Nos hemos encargado a Don Luis de Velasco, nuestro Virrey de esa Nueva España, que envíe dos navíos al descubrimiento de las islas del Poniente, hacia los Malucos, y les ordene los que han de hacer conforme a la instrucción que es le ha enviado; y porque según de mucha noticia que diz que tenéis de las cosas de aquella tierra y entender, como entendéis bien, la navegación della y ser buen cosmógrafo, sería de gran efecto que vos fuesedes en dichos navíos, así para toca la dicha navegación como para servicio de Dios Nuestro Señor y y nuestro. Yo vos ruego y encargo que vais en dichos navíos y hagáis lo que por el dicho Virrey os fuere ordenado, que además del servicio que hareis a Nuestro Señor yo seré muy servido, y mandaré tener cuenta con ello para que recibáis merced en hobiere lugar.

De Valladolid a 24 de Septiembre de 1559 años. Yo el Rey

»

Magallanes eta Elkanok eginiko lehen biran aurkitu zituzten Filipinak eta 1494ko Tordesillasko Itunaren arabera, Portugali esleitutako eremuan zeuden, baina Filipe II.a ekialdeko jabetzak lotuko zituen gune eroso baten beharrean zegoen eta Villalobosen espedizioan (15421544) galdutako gizonen bila joango ziren aitzakia erabili zuen horretarako.

1564an, Velascok bidaiaren prestaketak egin zituen eta, Urdanetak eskatu bezala, jada alargun zen Legazpi jarri zuten buru. Itsas-gizona ez bazen ere, Erregeak konkistatuko zituen lurren almirante, jeneral eta gobernadore izendatu zuen. Bost ontzik osatu zuten espedizioa eta Urdanetak ere hartu zuen parte. Gastuei aurre egin ahal izateko, Legazpik ondasun guztiak saldu zituen, Mexikoko etxea izan ezik, eta bere iloba zen Felipe Salcedo ere joan zen bidaian.

1564ko irailaren 1ean, Mexikoko Errege Audientziak eman zion Legazpiri espedizioak izango zituen agindu eta oharrak biltzen zituen dokumentua. 24 orrialde zituen eta kontrol, jokaera eta antolakuntza arauak zehazteaz gain, bertakoekin izan beharreko tratu ona gomendatzen zuen. Errazionamendua nolakoa beharko zuen ere esaten zuen:

« ... que no haya en la dicha Armada, criados ni mozos de servicio superfluos... y si más gente fuera, en especial de la inútil... »

Salbuespena egiten du zerbitzuarekin, horretarako dozena bat pertsona aurreikusten duelarik, baina ez du besteentzako lekurik uzten:

« Otrosi: no consentiréis que por vía ni manera alguna se embarquen ni vayan los dichos navíos, indios o indias, negros o negras, ni mujeres algunas, casadas ni solteras de cualquier calidad y condición que sea, salvo hasta una docena de negros y negras de servicio, los cuales repartiréis en todos los navíos, como os pareciese. »

19an bandera eta estandarteak bedeinkatu ondoren, 1564ko azaroaren 21ean irten ziren, Legazpi buru, 5 ontzi eta 350 gizon irten ziren Navidad lerrotik.

Guametik Filipinetara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legazpik Filipinetan eginiko ibilbidea

Espedizioak 93 egun eman zituen Ozeano Barea zeharkatzen eta Mariana artxipelagotik pasatu zen. Urtarrilaren 22an, Lapurren irla deitu ohi zitzaion Guam uhartean hartu zuten lur. Hementxe ditugu Legazpiren aginduak:

« ... que ninguna persona de la Armada fuese osado de saltar a tierra sin su licencia y los que en ella saltasen no hicieran fuerza, agravio ni daño alguno a los naturales ni de ellos tomasen cosa ninguna, así en sus bastimentas como de otras cosas, y que no les tocasen en sus sementeras, ni labranzas, ni cortasen palma ni otro árbol alguno, y que no diesen ni contratasen con los naturales cosa ninguna de ningún género que fuese, sino fuese por mano de los Oficiales de Su Majestad, que tenían cargo de ello, so graves penas, y a los Capitanes que lo consintieran, so pena de suspensión de sus oficios ... »

Bertakoei erosi zizkien janariak eta Espainiako koroarentzat hartu zuten uhartea. Otsailaren 5ean, Filipinetarantz abiatu ziren. 15ean, Samar uhartean ziren eta Andres Ibarra alferez nagusia, bertako buruzagiarekin horrela adostu ondoren, irlaren jabe egin zen.

Otsailaren 20an, berriro itsasoratu ziren eta Leitera iritsi ziren. Hemengo biztanleek ados ez bazeuden ere, irla horren jabetza ere hartu zuen eta, martxoaren 5ean, Carvallanen ziren.

Elikagaien eskasiak gune berrien bila bultzatu zituzten eta jabetza espainiarrak zabaltzen joan ziren uhartez uharte. Mindanao eta Sulu kenduta, gehiena beretu zuten. Ez zuten zailtasun handirik aurkitu, bertako biztanleek haserre baitzeuden beraien artean eta Legazpik adiskidetasun harremanak landu zituen haietako batzuekin. Honen adibide izan zen Boholeko buruzagi zen Sikatunaarekin sinatu zuen odol ituna. Beste zenbaitetan, aldiz, portugaldarrekin izandako harreman txarrek aurkakotasun handia eragin zuen Legazpirekiko.

Cebu aukeratu zuten negua igarotzeko gotorleku, janari ugari baitzegoen han:

« si no quisieren los naturales de la tierra dalles bastimentos por precios justos y usados y ser amigos nuestros, como el general pretendía, se les podrá hacer guerra justamente. »

Bake itxaropenak zituen, baina bertako gobernadore zen Rajah Tupas 30 urte lehenago otordu batean Magallanesen espedizioaren 30 kide hil zituen buruzagiaren semea zen. Legazpik bake negoziaketa saiakera egin zuen, baina Tupasek 2.500 gizon bidali zituen ontzi espainiarren aurka. Ika-mika haren ondoren, berriz ere saiatu zen Legazpi bakea nagusitzen, baina berriro egin zien uko bere proposamenei.

Espainiarren ontzien kainoiek tiro egin zuten herriaren aurka eta etxe batzuk bota zituzten, hango biztanleei ihes eginaraziz. Espainiarrak janari premia larrian zeuden, baina miaketek alferrik izan ziren, ez baitzuten ezer aurkitu. Hartan, Bermeoko marinel batek aurreko espedizioren batean galdutako Jesus Haurraren irudia aurkitu zuen txabola batean. Irudi hori fraide agostindarrek eraiki zuten elizan gordeta dago gaur egun.

Legazpik gotorlekua eraikitzeko agindua eman zuen eta, maiatzaren 8an, horretan hasi ziren. Honen aurrean, Tupas buruzagia Legazpiren aurrera etorri zen, La Capitana ontzira, bakea sinatu nahian eta odol zina egin zuten:

« el gobernador se sangró el pecho en una taza y lo mismo el Tupas y Tamuñán, y se sacara la sangre de todos tres se revolvió con un poco de vino, el cual se echó en tres vasos, tantos el uno como el otro lo bebieron todos los tres, á la par, cada uno su parte »

Hantxe bertan sortu ziren lehen asentamenduak espainiarrentzat: Jesusen Izen Santua eta San Miguel, gaur Cebu, Filipinetako hiriburu izango zen eta haiek konkistatzeko gotorleku nagusia.

Legazpi han geratu zen bitartean, iloba Filipe Salcedo bidali zuen Mexikorantz. Urdaneta izan zen kosmografo eta, aurrez ikasitakoa aplikatuz, itzulbidaia osatzeko aukera izan zuten.

Portugaldarrak saiatu ziren San Miguel berreskuratzen 1568 eta 1569an, baina atzeratu zituzten. Espainiarrak Moluketatik bidali bazituzten ere, Filipe II.ak Filipinetan kontrola mantentzea erabaki zuen, balio estrategiko handia baitzuen gune hark. Horregatik ezarri zuen Legazpi Filipinetako gobernadore eta kapitain nagusi eta errefotzu tropak bidali zizkion.

Cebun ez zuen lan erraza izan, hango jauntxoei aurre egin behar izan baitzien.

1566an, San Jeronimo galeoia iritsi zen Mexikotik eta ibilbidea kontsolidatuta geratu zen, jada. 1567an, 2.100 espainiar, mexikar soldaduak eta langileak, iritsi ziren Cebura. Hiria sortu eta San Pedro gotorlekua eraiki zuten, Mexikorako merkataritzarako garrantzi handikoa izango zena eta bertakoen altxamendu edo portugaldarren erasoetatik babestuko zituena. Filipina Uharteak izena eman zitzaien jabetza berri haiei.

Legazpi administratzaile nabarmena izan zen jabetza berrietan eta enkomienda berriak sartu zituen, Amerikan egin ohi zen bezala. Inguruko herriekin merkataritza suspertzen saiatu zen, Txinarekin batez ere, eta espainiarrak iritsi baino lehen Luzonen ezarritako merkatari kolonia erabili zuen horretarako. Erlijioaren ardura, berriz, Andres Urdanetaren gidaritzan etorri ziren agustindarren esku geratu zen.

Konkistak aurrera egin zuen, Panay, Masbate, Mindoro eta, azkenik, Luzon, tagaloen erresistentzia handiari aurre egin beharrean izan zelarik.

Manilaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1568an haren berri izan bezain pronto, Maynilad deituriko kokalekuaren oparotasuna interes handikoa iruditu zitzaion Legazpiri. Hura konkistatzeko ahaleginean, bi gizon bidali zituen hara, Martin Goiti eta Juan Salcedo eta haien agintepean beste 300 soldadu.

Luzonen iparraldean kokaturiko Maynilad musulmanen esku zegoen eta hango biztanleek merkataritzan aritzen ziren. 1570eko maiatzaren 8an iritsi ziren Salcedo eta Goiti Manilako badiara, txinatar piraten kontra hainbat borroka egin ondoren. Espainiarren harridurarako tamaina handiko portua zen eta lagun giroan hartu zituzten. Hasiera batean, gertutasun horretan kanpatu bazuten ere, berehala hasi ziren ika-mikak eta bigarren borrokaldian garaile izan ziren, 3 eguneko protokolo eta bake zeremonia guztien ondoren, espainiarren esku geratu zirelarik. Azkenean, Rajah Matandak Legazpiri entregatu zion Maynilad. Rajah Sulayman, Matanda eta Lakandula gobernariekin akordioa egin zuen eta sortuko zen hiriak bi alkate izango zituela zioen, 12 zinegotzi eta idazkari bat. Hiriak bi aldeak izango zituen, espainiarra eta indigena, aldi berean.

Maynilad eskuratuta, Luzon uhartearen gaineko kontrola egina zegoen eta Legazpik Gaztelako Erreinu Berria izena eman zion. Balio estrategiko handia eta garrantzizko merkatal-gunea, 1571ko ekainaren 24an, Manila sortu zuen eta paraje haietako hiriburu bilakatu zuen. Hiriak bi gune ezberdin zituen, barnealdekoa eta kanpoaldekoa. Barnealdekoa, 1573ko uztailaren 3ko Filipe II.ak Escorialen emandako aginduaren arabera, hango arkitektoa zen Herreraren planoen arabera jasoko zen eta kanpoaldea, berriz, herrixka indigenentzako izango zen, gerora herri berri bilakatuko zirenak eta Manila osatzen bukatuko zutenak.

Sorreratik lau urtera, Manilak Limahong txinatar pirataren erasoa jasan zuen. Guido de Lavezares gobernadoreak eta Juan Salcedo maestreak, 500 soldaduen buru, bidali zituzten txinatarrak leku hartatik.

Legazpiren heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legazpiren hilobia
Legazpiren omenezko estatua Zumarragako Euskadi plazan

Manila hiriburu, Lezgazpi hara joan zen bizitzera eta 1572ko abuztuaren 20an etorriko zitzaion heriotzera arte egon zen bertan. Ez zuen egoera ekonomiko lasaik dastatzeko aukerarik izan, ez baitzuen Filipe II.ak biziarteko gobernadore eta Filipinetako kapitain nagusi izendatzen zuen errege zedula bat sinatu zuela jakin, 2.000 dukateko ordainsaria esleitzen ziolarik.

Andres Urdanetak horrela azaldu zuen Filipe II.ari zuzendutako gutunean:

« El virrey don Luis de Velasco ha nombrado por general para esta jornada a Miguel López de Legazpi, natural de la provincia de Guipúzcoa e veçino desta çiudad donde ha seido casado y al presente está viudo, e tiene hijos ya hombres e hijas casadas que tienen ya hijos, tiene otras hijas ya mugeres para podellas casar; es de edad de más de çinquenta años, es hijodalgo conocido, onrrado e virtuoso e de buenas costumbres y exemplo, de muy buen juicio e natural, cuerdo y reportado, e ombre que ha dado siempre buena quenta de las cosas que se le han encomendado del serviçio de V.M. Espero en Dios que ha de ser muy açeptado en quél vaya por caudillo de la jornada. »

Konkistaren garaian, erregeari zuzendu zizkion gutunak Cartas al Rey Don Felipe II sobre la expedición, conquistas y progresos de las islas Filipinas en el Archivo de Indias en Sevilla izenpean gordeta daude.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Lopez Legazpi Aldatu lotura Wikidatan