Miguel Pelay Orozco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Pelay Orozco
Bizitza
JaiotzaDonostia1913ko martxoaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1998ko otsailaren 13a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Miguel Pelay Orozco (izengoitia: Olarso) (Donostia, 1913ko martxoaren 6a - 1998ko otsailaren 13a) gipuzkoar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontularitza-ikasketak egin zituen Donostian; 1941-1951 urteen bitartean, Caracasen bizi izan zen, eta Ekin taldea sortu zuen beste hainbat idazlerekin batera. Garai hartakoak dira La atracción del crepúsculo (1946), El ritmo de la época (1948), Retablo vasco (1946) eta A la sombra de Aitzgorri (1951). Isilaldi luze baten ondoren, berriz hasi zen argitaratzen: La ruta de Baroja (1962), Diálogo del camino (1962), El escritor y su brújula (1964). Pio Barojari eta Jorge Oteizari buruz liburu jakingarriak eman zituen argitara: Baroja y el País Vasco eta Oteiza, su vida, su obra, su pensamiento, su palabra (1978). Euskaraz artikuluak idatzi zituen, Oarso, Zeruko Argia, Goiz-Argi, Jakin eta Aranzazu agerkarietan. 1992an Espainiako Gerra Zibilari buruzko Preludio sangriento nobelarekin Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen; eleberri hori 1943an argitaratu zuen lehenengo aldiz. Urte berean kaleratu zen Ayer y hoy de un escritor izan zen bakarka argitaratu zuen azkeneko lana. Haren lanetan euskara batuaren aurkako jarrera militantea izan zuen, esaterako Gran país, difícil país (1970) eta La encrucijada (1971) saiakeretan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]