Miguel Sánchez-Mazas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Sánchez-Mazas
Bizitza
JaiotzaPeschiera del Garda1925eko irailaren 3a
Herrialdea Espainia
HeriotzaDonostia1995eko maiatzaren 6a (69 urte)
Familia
AitaRafael Sánchez Mazas
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Miguel Sánchez-Mazas Ferlosio (Garda, 1925eko irailaren 3a- Donostia, 1995eko maiatzaren 6a) espainiar filosofo eta matematikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rafael Sánchez Mazas falangistaren semea, 1921 urtetik Italian bizi zena, ABC egunkariaren kazetari gisa, eta haren emaztea Liliana Ferlosiorena. Filosofia eta Matematikak ikasi zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatea non María Luisa Cutanda ezagutu zuen. Zazpi seme-alaba izan zituzten. Unibertsitatetik frankismoaren aurka aritu zen. Hori zela ta, 1957an Venezuelan eta gero Suitzan erbesteratu zen.[1]. Zaragozako Unibertsitatean matematikak ikasi zituen. 1978an Espainiara itzuli eta 1982an Euskal Herriko Unibertsitateko katedradun izendatu zuten. Aldi horretan,1984an, Analisi, Logika eta Informatika Juridikoko Zentroa (Calij) sortu zuen Donostian, eta "Theoria" aldizkaria berrabiarazi zuen, Unibertsitatearen argitalpen gisa.[2]. 1990ean Euskal Herriko Unibertsitatearen katedradun emeritu bilakatu zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa filosofiko eta zientifikoa berritu zuen, irekitasun eta ikuspegi metodologiko berrien bidez, nazioarteko aurrerapenetan parte hartzearen bidez eta arrazoi politikoengatik unibertsitatetik kanpo zeuden intelektual espainiarrekiko loturak berreraikitzearen bidez. Theoria aldizkariaren sorreran parte hartu zuen.

Leibnizen aditua zen: lan, artikulu eta komunikazio ugari eskaini zizkion. Bestalde, hainbat kalkulu logiko eraiki zituen informatika juridikorako aplikazio bati begira. Analisi, Logika eta Informatika Juridikoko Zentroa sortu zuen Donostian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Echeverria, Javier, et al.- Calculemos...Matemáticas y libertad: Homenaje a Miguel Sánchez-Mazas. Universidad del País Vasco. Servicio Editorial [Leioa, Bizkaia]: Madrid :Trotta, 1996.ISBN 84-8164-083-2. Or. 23-31
  2. (Gaztelaniaz) Diccionario Biográfico español (Real Academia de la historia) Miguel Sánchez-Mazas Ferlosio-rena

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.