Miguel Servet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Servet

Bizitza
JaiotzaVillanueva de Sigena1511ko irailaren 29a
Herrialdea Aragoiko Erresuma
 Nafarroako Erresuma
HeriotzaGeneva1553ko urriaren 27a (42 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: sutan errea
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Basileako Unibertsitatea
Tolosako Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
gaztelania
frantsesa
antzinako greziera
hebreera
Irakaslea(k)Jacques Dubois (en) Itzuli
Johann Winter von Andernach (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua, teologoa, itzultzailea, kartografoa, astronomoa eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Protestantismoa

IMSLP: Category:Servetus,_Michael Find a Grave: 7589062 Edit the value on Wikidata

Miguel Servet edo Miguel de Villanueva (benetako izena Miguel Serveto y Conesa eta latinez Michael Servetus), (Villanueva de Sigena, Aragoiko Erresuma edo Tutera, Nafarroako Erresuma, 1511ko irailaren 29a) - Geneva, Suitza, 1553ko urriaren 27a), XVI. mendeko zientzialari eta teologoa izan zen. Hainbat arlo jorratu zituen, hala nola astronomia, meteorologia, geografia, teologia , matematika, anatomia eta medikuntza. Erreforma Protestantearen aldaera bat bultzatu zuenez Genevan atxilotu eta Calvinoren aginduz sutan erre zuten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia ofizialaren arabera Villanueva de Sigenan (Huesca) jaioa dela esan den arren, Francisco Javier Gonzalez Etxeberria ikertzaileak berriki Tuteran jaio zelako frogak bildu ditu, Nafarroako Erresuman[1][2] Santi Leone irakasle eta ikertzailea, berez, halabeharrez Cascanten jaio delakoan dago, Tuteran[3]; 1548an, Frantzian zela, sorterria Tutera zuela adierazi zuen[3]. Ondorioz, non jaio zen gai eztabaidatua da, tradizionalki Villanueva de Sigena herria hobetsi izan baita haren sorterritzat.

Jaiotegunaren inguruan ere zalantzak daude. Litekeena 1511ean jaioa izatea bada ere 1509koa izan daiteke. Historia ofizialak irailaren 29an jaio zela hobesten du San Migel eguna izanik izen hau ezarri ziotelako, baina froga argirik ez dago.

Hizkuntzak gustatzen zitzaizkionez (latina, greziera eta hebreera hitz egiten zituen), Tolosa Okzitaniara joan zen Zuzenbide ikasketak burutzera Juan de Quintanaren ikasle gisa. Han ezagutu zuen Erreforma Protestantea. Quintana Karlos I.a Espainiakoaren konfesorea zen eta hau Boloniako enperadore izendatu zutenean Miguel Servet sekitoarekin batera joan zen Italia eta Alemanian zehar.

Teologoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaia bukatzean bere irakaslea utzi eta Europako hainbat hiritan ibili zen protestantismoa ezagutu nahian. Bere ideiak zirela eta hainbat erreformatzailerekin ere arazoak izan zituen, batez ere 1531ean De Trinitatis Erroribus (Hirutasunaren akatsak) argitaratu ondoren. Bide beretik jarraitu zuen bere hurrengo liburuetan ere, eta alde batekoak eta bestekoak haserretu zituen. Michel de Villeneuve izen faltsua hartu eta Lyonera bizitzera joan zen atxilotu eta Genevan erre zuten arte.

Kartzelan idatzitako gutuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

≪Jaun agurgarriak: Atxilotuta nago, Joan Kalbinek aurkeztutako delitu-karguak direla-eta. Akusazio faltsuak egin ditu, hauek leporatzen baitizkit:

1. Arimak hilkorrak direla.

2. Jesu Kristok bere gorputzaren laurdena baino ez zuela jaso Ama Birjinarengandik.

Gauza ikaragarriak dira horiek. Heresia eta delitu guztien artean, ez dago handiagorik arima hilkorra dela aldarrikatzea baino.≫

Miguel Servetek kartzelan idatzitako gutunak, Geneva, 1553ko irailaren 22a

Zientzialaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1553an Birikatako zirkulazioa deskribatu zuen lehen europarra izan zen. Bere deskribapena ez zen oso berandurarte ezagutu, izan ere bere azalpenak ez zituen medikuntza liburu batean argitaratu, Christianismi Restitutio teologia liburuan baizik. Eliza Katolikoak bere liburu guztiak erretzeko agindu zuen eta hiru baino ez ziren salbatu, mendeetan ezkutatuta egon zirenak. urteetan pentsatu izan zen William Harvey ingelesa izan zela aurkitzailea, 1616an deskribatu baitzuen. Hala ere, jakina da Damaskoko Ibn al-Nafisek deskribatu zuela lehenengo XIII. mendean, nahiz eta hizkuntza arazoak zirela eta Europara berria ez zen iritsi.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joseba Aurkenerena: Migel Servet fanatismo erlijiosoaren garretan [1]