Miguel de Cervantes
Wikipedia(e)tik
Miguel de Cervantes Saavedra (Alcala de Henares, 1547ko irailaren 29a - 1616ko apirilaren 23a) idazle espainiarra zen, mundu mailako idazlerik garrantzitsuenetarikoa, nagusiki "Kixotea" liburu famatuagatik. Espainiako Urrezko Mendearen adibiderik gorena da.
Honetaz gain, beste eleberri ezagun batzuk idatzi zituen, tartean "Eleberri Eredugarriak" ("Novelas Ejemplares"), garai hartako morala transmititzea helburu zutenak. Sorta hori ondorengo nobelek osatzen dute: La Gitanilla, El amante liberal, Rinconete y Cortadillo, La española inglesa, El licenciado Vidriera, La fuerza de la sangre, El celoso extremeño, La ilustre fregona, Las dos doncellas, La señora Cornelia, El casamiento engañoso eta El coloquio de los perros.
Antzerkia eta poesia gustukoak zeuzkan eta landu zituen.
Italiara ihes egin behar izan zuen duelu bat zela eta. Lepantoko Batailan parte hartu zuen, bai eta zaurituta gelditu ere. Aljer hirian gatibu eduki zuten soldadu turkiarrek 5 urtez.
Eduki-taula |
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Eleberriak
- La Galatea (1585)
- El ingenioso hidalgo don Quijote de la Mancha (1605)
- Novelas ejemplares (1613)
- Segunda parte del ingenioso caballero don Quijote de la Mancha (1615)
- Los trabajos de Persiles y Sigismunda (1617)
[aldatu] Olerkia
- Viaje del Parnaso (1614)
[aldatu] Antzezlanak
- Ocho comedias y ocho entremeses nunca representados
- El cerco de Numancia
- La conquista de Jerusalén
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Autoreari buruzko informazio zabala hiru.com webgunean
- (Gaztelaniaz) Autoreari buruzko webgune zabala
- (Ingelesez) Cervantes Society of America