Mihaela Peneş
Wikipedia(e)tik
Mihaela Peneş (Bukarest, 1947ko uztailak 22) xabalina jaurtiketan espezializatutako errumaniar atleta ohia da. 1964ko Tokioko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, Errumania ordezkatuz, eta proba horretako olinpiar txapelduna izan zen, Márta Rudas hungariarraren aurretik. Lau urte beheranduago, 1968ko Mexiko Hiriko Udako Olinpiar Jokoetan, Angela Nemeth hungariarrak bere herkidearen porrota mendekatu zuen, Mihaela bigarren postura bidaliz.
Lortutako sari nagusiak [aldatu]
| Olinpiar Jokoak | ||
|---|---|---|
| Urrea | 1964ko Udako Olinpiar Jokoak (Tokio) | Xabalina jaurtiketa |
| Zilarra | 1968ko Udako Olinpiar Jokoak (Mexiko Hiria) | Xabalina jaurtiketa |
| Europako Atletismo Txapelketa | ||
| Zilarra | 1966ko Europako Atletismo Txapelketa (Budapest) | Xabalina jaurtiketa |
Markarik hoberenak [aldatu]
Bere errekor pertsonalik hoberena 1967an lortu zuen, 60,68 metroko marka batekin.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Mihaela Peneş Sports-reference.com
| Aurrekoa Elvīra Ozoliņa |
Xabalina jaurtiketako txapeldun olinpikoa 1964ko Tokioko Udako Olinpiar Jokoak |
Ondorengoa Angela Nemeth |