Mihi-arrain arrunt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mihi-arrain arrunt
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Actinopterygii
Ordena: Pleuronectiformes
Familia: Soleidae
Generoa: Solea
Espeziea: Solea solea
(Linnaeus, 1758)

Mihi-arrain arrunta (Solea solea) soleidae familiako arraina da, Mediterranear itsasoan eta iparraldeko Ozeano Atlantikoan bizi dena. Lenguadu izenaz ere ezagutzen da eta Bizkaian lenguado ere diote.[1].

Begi txikikoa, gorputzaren eskuinaldean ditu begiak. Ezaugarri hori esker, arean erdi ehortzia ehiza egiten du. Jaiotzean beste arrainek bezala dituzte begiak, baina zentimetro bat lortzean aldatzen dute. Luzera arrunta 70 zentimetrokoa da[2]. Itsas arrain zapal biribil luzarana, gorputza ezkata mehez estalia eta bi begiak alde batean dituena. Gaineko aldea beltz tantaduna izaten du, eta azpikoa berriz zurixka. Azpi haretsu edo harritsuetan ibiltzen da, dagoen tokitik asko mugitu gabe. Hegalak astinduz hondarrarekin altxatzen dituen harrapakin txikiak jaten ditu.[3]

Bere haragi preziatua dela eta, askotan erabili dute sukaldaritzan[4]. Honek ospea handia eman zion munduan zehar. Badaude beste arrain batzuk mihi-arrain izena dutenak; famatuena zapore eskasago duen Ozeano Bareko Microstomus pacificus da[5].

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Barrutia, Eneko (2003), «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf), Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25), ISBN 8484198790, ISSN 1137-439X, Bibcode1137-439X, http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/zainak/25/25269297.pdf .
  2. Fish Base: Solea solea
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Santa Monica Seafood
  5. Clover, Charles. 2004. "The End of the Line: How overfishing is changing the world and what we eat". Ebury Press, Londres. ISBN 0-09-189780-7
Ipar Itsasoaren espezie erdi-albinoa
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Mihi-arrain arrunt
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Solea solea