Mikalako gudua

Koordenatuak: 37°41′27″N 27°09′27″E / 37.6909°N 27.1574°E / 37.6909; 27.1574
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikalako gudua
Mediar Gerrak
Mikala mendia
DataK. a. 479ko abuztuaren 27a
LekuaMikala, Jonia
Koordenatuak37°41′27″N 27°09′27″E / 37.6909°N 27.1574°E / 37.6909; 27.1574
EmaitzaGreziarren garaipena
Gudulariak
Greziar estatu-hiriak  Akemenestar Inperioa
Buruzagiak
Leotikidas,
Xantipo
Perilao
Artaÿntes,
Itanitres
Mardontes
Tigranes
Indarra
40.000 soldadu,
110-250 itsasontzi
60.000 soldadu,
300 itsasontzi
Galerak
Asko Asko

Mikalako gudua (antzinako grezieraz: Μάχη τῆς ΜυκάληςMachē tēs Mykalēs) persiarren Greziako inbasioarekin amaitu zuen bi gudu garrantzitsuenetako bat izan zen Mediar Gerretan zehar. Gudua K. a. 479ko abuztuaren 27an gertatu zen, Mikala mendiaren magalean, Samos uhartearen kontrako aldean zeuden Joniako lurretan. Gudua, Joniako persiar armadaren gehiengoaren suntsipenarekin amaitu zen, baita bere mediterraniar ontziteriarena ere.

Egun horretan bertan gertatu zen, baita ere, Plateako gudua, greziar lurraldearen erdialdean. Horrekin, persiarrek, Greziatik zein Joniatik alde egin behar izan zuten, lurralde horren domeinua galduz. Gudua, Herodotoren idazkiengatik ezagutzen da.

Oinarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 479ko udaberrian, Joniako zenbait hirik, persiarren aurkako matxinada prozesua hasi zuten. Matxinada honek ez zuen eraginik izan, eta laster ikusi zuten euren burua Greziari laguntza eskatzera behartuta. Atenasen Joniako hiri ezberdin, Atenas eta Espartako enbaxadoreak bildu ziren uda hasieran. Biltzar honek ez zuen Mardonio, Tesaliako gudaroste persiarren komandantea harritu, Atenasi, neutrala izateko mezu bat bidali ziolarik. Honi uko egin ziotenean espartar delegazioa guda prestatzera abiatu zen.

Bitartean, Mardonioren gudalosteak Atenasera heldu ziren, baina bertako hiritarrak gertu zegoen Salamina uhartera joanak ziren jada. Atenastarrak amore emateko prest zeudela ustez, Mardoniok bere baldintzak bidali zituen berriz, baina beste behin, atenastarren aldetik ezezkoa jaso zuen.

Espartarrak gerrarako prestatzen ziren bitartean, 5.000 soldadu eta 35.000 aliatuko armada bat bilduz, laguntza eskatzen zuen Samoseko delegazio bat iritsi zen. 110 ontzik osaturiko greziar ontziteria Delosetik abiatu zen, Leotikidas espartarraren agindupean.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar armadaren hurbiltzearen berria jasotzean, Samoseko persiarrek, lurrean aurre egitea erabaki zuten. Gertu zegoen Mikalako penintsulara joan ziren, hain zuzen ere, hiriaren ekialdean zegoena, eta harresi bat eratu zuten euren ontzietako batzuekin, gainontzekoak, hondartzara eramanez. Greziar ontziteria heldu eta Samos hutsik ikustean, jazarpen bat hasi zuten, persiarrak gudutik ihesi zihoazela ustez. Greziarrek, laster aurkitu zituzten, jada kostaldean gudu lerroetan prestatuta. Leotikidasek, honako hau oihukatu zien joniarrei persiar kanpamenduan:

« Joniako jendea -zuek entzun nazakezuela-, esaten dizuedana entzun ezazue, persiarrek ez baitute esaten dudan ezer ulertuko. Guduan euren aurka borrokatzen garenean, beste ezer baino lehenago, gogoratu Askatasuna, eta gero, hartu gure lekukoa. Entzuten ez nauen norbait badago, entzun nautenek gainontzekoei berria eman diezaietela »

—Herodoto 9.98


Gutxi gora-behera gertatzen ari zena ulertuz, persiarrek joniarrei armak kendu zizkien, eta bere etsai miletoarrak, atzegoardiaren bideak babestera bidali zituzten. Bitartean, greziarrak euren ontziteria hustu eta borrokarako prestatu ziren. Atenastarrek, hondartzatik zebiltzala, heraldo baten zetrua aurkitu eta beste greziar batzuk lurrean garaile irten zirela esan nahi zuen zeinu jainkotiarra zela uste izan zuten. Orduan, aurrealdera kargatu zuten, eurek bakarrik erasoz, eta, Artaintesek gidatutako persiarren aurkako gudu labur baten ondoren, hauek, lurrean barnealderago eraikitako gotorlekura itzuli behar izan zuten. Atenastarrak atzetik joan zitzaizkien eta gotorlekua ere hartu zuten.

Bizirik jarraitu zuten persiarrek ihes egin zuten, baina miletoar atzegoardia euren aurka jarri zela ikusi zuten, eta, beraz, oso gutxi izan ziren Sardesera iristeko bizirik iraun zutenak.

Espartarrak iritsi zirenean, persiar kanpamendua arpilatua izan zen eta hauen kostaldeko ontziak suntsituak. Samosera itzultzean, hurrengo zer egingo zuten eztabaidatu zuten. Espartarrek, joniar hiriak hustu eta biztanleria Greziara eramatea proposatu zuten, ez baitzuten uste joniarrak, persiarrek erasotzen zituzten bakoitzean, defenditzeak pena merezi zuenik. Atenastarrek, baina, euren kolonien galerari oztopoak jarri zizkioten eta greziar joniarrak Persiaren aurkako liga batean onartu zituzten.

Ondorengo gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Persiarrak garaiturik, espartarrak euren lurraldera joan ziren. Baina, joniar hiriak, orain, Atenasekin aliatuak zeuden, Atenastar inperiotzat bakarrik har litekeena eratuz.

Lehen Espartaren mende bazegoen ere, Atenas, independentzia handiagoa izaten hasi zen, azkenik, Peloponesoko Gerran amaitu zena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]