Mike Gibson (errugbilaria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mike Gibson
Datu pertsonalak
Izen osoa Cameron Michael Henderson Gibson
Ezizena Mike
Jaio 1942ko abenduaren 3a
(71 urte)
Belfast, Ulster (Ipar Irlanda)
Posizioa Erdilaria
Ibilbidea
Urteak Taldea Partidak (puntuak)
Urteak Selekzioa Partidak (puntuak)
1964-1979 Irlandako errugbi selekzioa 69 (112)

Cameron Michael Henderson Mike Gibson (1942ko abenduaren 3a, Belfast) irlandar errugbilari ohi bat da, berez garai guztietako irlandar errugbilari onenen artean sailkatu ohi da. Irlandako errugbi selekzioarekin 69 alditan jokatu zuen, aldiz Sei Nazioen Torneoa 56 alditan jokatu zuelarik. Azken marka honek 26 urte iraun zituen, azkenik bere aberkidea den Ronan O'Gara errugbilariak 2011ko Sei Nazioen Torneoaren finalean berdindu duelarik.

Horretaz gain, British and Irish Lions taldean ere jokatu zuen. 1971. urtean talde horrekin Zeelanda Berrian bira bat burutu zuelarik. Bira historiko hartan British and Irish Lions taldeak herri hartako 23 errugbi taldeen aurka 27 partidutan lehiatu zen, Zeelanda Berriko errugbi selekzio boteretsua barne (azken jonekin lau bider jokatu, birritan irabazi, batean galdu eta batean berdindu zutelarik). Aldiz, gainontzeko 23 partiduetatik 22 irabazi eta bat bakarra galdu zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]