Mike Tyson

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:53, 22 urtarrila 2016
Mike Tyson
Mike Tyson
Mike Tyson 2011an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Michael Gerard Tyson
Ezizena Kid Dynamite
("Dinamita Haurra")
Iron Mike
("Mike Burdin")
The Baddest Man on the Planet
(Munduko gizonik gaiztoena")
Jaio 1966ko ekainaren 30a
(57 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Brooklyn, New York
(Estatu Batuak)
Webgunea http://miketyson.net/ http://miketyson.net/ http://miketyson.net/

Michael Mike Gerard Tyson, baita Malik Abdul Aziz izenez ere ezaguna (1966ko ekainaren 30a, Brooklyn, New York) estatubatuar boxeolari ohi bat da. 1980ko hamarkadan birritan munduko pisu astunen txapelketa irabazi zuen; gainera, lehenbiziko aldian titulu hori irabazi zuen boxeolaririk gazteena bilakatu zen. Askorentzat, garai guztietako boxeolari handienen artean sailkatua dago.

Biografia

Hogei urte zituela, munduko txapelketa irabazi zuen, eta 1980ko hamarraldiaren bukaeran boxeoko izarra izan zen. 1986an hogeita zortzigarren garaipena lortu zuen Las Vegasen, Trevor Berbick kanadarra KO utzi zuenean. Munduko pisu astuneko txapeldun gazteena bihurtu zen horrela. 1987an Tony Tucker estatubatuarra garaitu zuenean, munduko boxeoa zuzentzen zuten hiru erakundeek, WBA, WBC, IBFk alegia, txapeldun zela onartu zuten.

1988an Larry Holmes garaitu zuen, besteak beste, eta bazirudien Tysonek ez zuela kontrakorik. Baina, 1990ean, ez zen oso ondo prestatu Tokion aritzeko, eta James Buster Douglasek KO utzi zuen Tyson. Hala, galdu egin zituen bere tituluak. 1992an emakume bat bortxatu nahi izan zuelako salaketa egin zioten; epaitu, eta sei urteko espetxe-zigorra eman zioten. 1995ean jokabide zintzoa izateagatik libre utzi zuten. Islamari lotu zitzaion, eta helburu bakar bat zuen buruan: pisu astuneko titulua berreskuratzea.

1996an WBCk munduko txapelduntzat hartu zuen Frank Bruno britainiarra garaitu zuenean. Urte horretan bertan, Evander Holyfielden kontra borrokatu zen, eta Holyfieldek garaitu zuen. Handik urtebetera mendekua hartzeko aukera izan zuen; Tysonek belarriak txiki-txiki egin zizkion Holyfieldi, eta deskalifikatu egin zuten. Urte eta erdiz ezin izan zen borrokatu, eta 1999an itzuli zen boxeoaren mundura. Baina, urte horretan bertan, espetxera bidali zuten bigarrenez auto-istripu bat eragin zuen borroka batengatik. Handik sei hilabetera kaleratu zuten.

Mike Tyson behin baino gehiagotan saiatu zen gerora munduko txapeldun izaten, baina espetxetik irten zenetik ez zuen garaipenik lortu. 2003an, bere karreran zehar 300 milioi dolar inguru irabazi ondoren, sosik gabe zegoela onartu zuen.

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mike Tyson Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak