Mikel Aranburu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mikel Aranburu
Mikel Aranburu
Datu pertsonalak
Izen osoa Mikel Aranburu Eizagirre
Jaio 1979ko otsailaren 18a
Azpeitia (Gipuzkoa)
Posizioa erdilaria
Garaiera 180 cm
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
1996-1999
1999-2012
Sanse
Real Sociedad
88 (10)
426 (32)

Mikel Aranburu Eizagirre (Azpeitia, 1979ko otsailaren 18a -) gipuzkoar futbolari ohia da. Azken 15 urteetan Realean erdilari postuan jokatu du eta gainera, taldeko kapitaina ere izan da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpeitiko Lagun Onak taldetik infantil garaian heldu zen errealera. Errealeko azpiko mailako talde guztietatik igaro ondoren, 1996/97an Sansera igaro zen. Denboraldi horretan bertan Javier Iruretak, garai hartako errealeko entrenatzaileak, lehen taldearekin debutatzeko aukera eman zion. Hain zuzen ere, 1997ko ekainaren 22an CD Logroñes taldearen aurka izan zen ligako azken jardunaldian.

1998/99 denboraldiaren azken txanpan hamaikakoan ohiko jokalari bihurtu zen eta hurrengo denboraldian lehenengo taldeko jokalari bilakatu zen ofizialki.

Azken urte hauetan momentu historikoak bizi izan ditu errealean, hala nola, 2002/03 denboraldiko txapeldunordetza eta hurrengo denboraldiko Txapeldunen Ligako debuta. Aitzitik, une txarrak bizitzea ere tokatu zaio, besteak beste, 2005eko abenduaren 4an Racingen aurkako partiduan izan zuen belauneko lesio larria eta 2006/07 denboraldian taldearen jaitsiera bigarren mailara. 2010. urtean berriz, Realaren 101. urtea izanik eta Mikel Aranburu taldeko kapitain izanik, erreala lehenengo mailara igotzea lortu zuen.

Euskal Herriko futbol selekzioarekin hainbat lagunarteko jokatu ditu.

2012ko Maiatzaren 3an futboletik erretiratzen zela esan zuen prentsaurreko batean. Honenbestez taldean 13 urterekin hasi eta gaur arte taldean egon da, 15 urtez lehenengo taldean jokatu eta gero.

2012ko maiatzaren 12an azken partida jokatu zuen Errealeko elastikoarekin. Valentziari 1-0 irabazi zion Realak, Antoine Griezmannek gola sartuta. Mikelek Realaren lehen taldea utzi zuen, 14 urtean 11 zenbakiarekin 427 partida jokatuta.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]