Mikel Erentxun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Erentxun
Mikel Erentxun
Datu pertsonalak
Izen osoa Mikel Erentxun Acosta
Jaio 1965eko otsailaren 23a (59 urte)
Venezuela Caracas (Venezuela)
Webgunea http://www.mikelerentxun.ws/

Mikel Erentxun Acosta (Caracas, Venezuela, 1965eko otsailaren 23a - ) Euskal Herriko abeslari eta konpositorea da.

Duncan Dhu taldean aritu bitartean, 1992an bere bakarkako karrera hasi zuen.

Biografia

Oso gazterik Donostian hartu zuen bizilekua. Arkitektoa da EHUko DAGETen.

1982an hasi zen musikan Los Aristogatos izeneko taldearekin. Beste hainbat taldetan aritu ondoren, ordu arte Daltons taldean zebiltzan Diego Vasallo eta Juanrarekin batera Duncan Dhu taldearen sortzaile izan zen.

1992an Naufragios izeneko bere bakarkako lehen lana kaleratu zuen. Ordu arte Duncan Dhuk alboratutako kantuak eta berak sortutakoak osatzen zuten diskoa.

Duncan Dhuren hamargarren urtemuga zela-eta, disko bat kaleratu zuen taldekideekin batera eta bakarkako zereginetara itzuli zen 1995ean, El abrazo del erizo lanarekin. Disko hori ez zen aurrekoak bezain komertziala, berritzailea izaten saiatu zen oraingo honetan.

1998an kaleratu zuen Acróbatas diskoan guztiz nabarmena da Erresuma Batuan emandako denboraldiaren eragina.

2000. urtekoa da bere laugarren diskoa, Te dejas ver. Horretan, hasierako musika eta giro gozoetara itzuli da. Arrakasta handia lortu du Mikel Erentxunek Ameriketako Estatu Batuetan ere, eta bertan, Siete años izenburupean, bere bakarkako lanaren bilduma-edo izan daitekeen diskoa kaleratu zuten 2000. urtean.

2013 urteko marxtoan bihotzeko ebakuntza egin zioten eta horren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuen hurrengo hilabeteetarako prestaturik zuen jira.

Diskografia

  • Naufragios - 1992
  • El Abrazo del Erizo - 1995
  • Acróbatas - 1998
  • 7 Años (AEBtan bakarrik) - 2000
  • Te Dejas Ver - 2000
  • Ciudades de Paso - 2003
  • Éxitos - 2004
  • El Corredor de La Suerte - 2006
  • Tres Noches en el Victoria Eugenia - 2008

Erreferentziak

Kanpo loturak