Mikel III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mikel III.a Ioannes Scylitzesen kronikan.

Mikel III.a (grezieraz: Μιχαήλ Γʹ, Mikhaēl III; 840ko urtarrilaren 19a867ko irailaren 23/24an) Bizantziar enperadorea izan zen 842-867 urteetan. Teofilo enperadorearen semea eta ondorengoa, eta Amoriar dinastiako hirugarren eta azken agintaria izan zen. Mazedoniar dinastiako historialariek Mozkorra (grezieraz:ὁ Μέθυσος) izengoiti iraingarria eman zioten.

Aginpidean egon zen garaian egin zuten errusiarrek Konstantinoplaren kontrako lehen erasoa. Bulgariarrekin, morabiarrekin eta eslaviarrekin harremanetan hasi zen, herri horiek Bizantzioko kulturaren eta erlijioaren eraginpean sartzeko. 867an Basilio Mazedoniarrak hil zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Teofilo
Bizantziar Inperioko enperadorea
842-867
Ondorengoa
Basilio I.a



Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Mikel III.a