Mikel Mindegia
Wikipedia(e)tik
![]() |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Mikel Mindegia Labaien | |
| Jaio | 1949ko apirilaren 26a | |
| Ezkurra (Nafarroa) | ||
Mikel Mindegia Labaien (Ezkurra, Malerreka, 1949ko apirilaren 26a) aizkolari nafarra da, XX. mendeko handienetakoa.
Ezkurran sortu arren Zubietako "Azkarate bordan" eman du bizitzaren erdia baino gehiago.
Lorturiko sariak [aldatu]
- Euskadiko Txapelketa 9 aldiz: 1980, 1981, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1988 eta 1989an.
- Espainiako Txapelketa 1977an.
- Munduko Txapelketa 1988an Euskal Herriko taldearekin.
- Nafarroako Txapelketa 10 aldiz: 1982, 1986, 1991, 1992, 1993, 1994, 1999, 2000, 2005 eta 2006an.
- Euskadiko bigarren mailako txapelketa 1969 eta 2002an.
- Euskadiko kintopeko txapelketa 1967 eta 1969an.
- Urrezko Kopa 1987 eta 1988an.
- Binakako Urrezko Aizkora Donato Larretxea (2003) eta Antonio Senosiainekin (2006).
- Nafarroako binakako txapelketa Patxi Mindegia (1999), Felix Etxeberria (2000), Daniel Vicente (2006) eta Juan Jose Lopezekin (2008, 2009)[1].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Antton Espelosin (2009): Aizkora apostuak eta txapelketak.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) "Auñamendi" entziklopedian
| Artikulu hau Euskal Herriko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
