Mikel V.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pantokratorra (gainaldean) eta Mikel V.a Mikel goiaingeruarekin (azpialdean) ageri diren urrezko txanpona (histamenon).

Mikel V.a (grezieraz: Μιχαήλ Ε΄, Mikhaēl V) (Paflagonia, 1015 – Studion monasterioa, Konstantinopla, 1042ko abuztuaren 24a), izengoitiz Istinkaria edo Itsas arotza (grezieraz: Καλαφάτης, Kalaphates), hori baitzen bere aitaren lanbidea, 10411042 urteetan, lau hilabetez, Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen[1].

Mikel IV.aren iloba zen. Hau hil ostean, eta Joan Orfanotrofoa beste osabari esker, enperadore izendatua izan zen (1041eko abenduaren 10ean). Luze gabe, Joan Orfanotrofoa monasterio batera deportatu zuen. 1042ko apirilaren 18an Zoe amatzakoa eta enperatriza ere deserritu zuen. Biharamunean, horren berri izan orduko, Konstantinoplako biztanleak matxinatu ziren eta Mikel V.a tronutik kendua izan zen[1]. Bizitzaren azken hilabeteak Studion monasterioan igaro zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Chisholm, Hugh, ed. (1911): Michael V Calaphates Encyclopædia Britannica (11th ed.). Cambridge University Press.


Aurrekoa
Mikel IV.a
Bizantziar Inperioko enperadorea
10411042
Ondorengoa
Zoe


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikel V.a Aldatu lotura Wikidatan