Mikel VIII.a Paleologo
Wikipedia(e)tik
Mikel VIII.a Paleologo (grezieraz Μιχαήλ Η΄ Παλαιολόγος) Bizantzioko enperadorea 1259-1282 urteetan. Aurrena Nizean izan zuen gobernuaren egoitza, eta Konstantinopolisen ondoren. Joan IV.a Paleologo aginpidetik kendu eta haren lekua hartu zuen. Genoarrengana hurbiltzeko ahaleginak egin zituen (Nymphaeum-eko komenioa, 1261). Horrela, Veneziak merkataritzaren barruan zuen nagusitasunaren kontra joateko eta latinoen eskuetan zegoen Konstantinopolis bereganatzeko aukera izan zuen. Karlos Anjoukoa, Siziliako erregea, Konstantinopolisko aginpidea lortu nahian zebilen, eta erregetza ez galtzearren, Mikel III.a Paleologok hitzarmen bat izenpetu behar izan zuen Aita Santuarekin (Lyongo Hitzarmena, 1274).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.