Mikel Valverde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Valverde

(2017)
Bizitza
JaiotzaGasteiz
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea
Jasotako sariak

Musicbrainz: 786a7cc6-ca7d-46da-8782-5748a42688ab Musikasten: mikel-valverde Edit the value on Wikidata

Mikel Valverde Tejedor (Gasteiz, 1966ko irailaren 6a) arabar marrazkigilea da.[1]


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ernesto Valverde futbolariaren anaia, Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zituen. 1995etik aurrera irudigile moduan aritzen da eta Bernardo Atxagarekin, Juan Kruz Igerabiderekin.[2]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Octopus eta La Luna de Madrid argitalpenen laguntzaile izan zen. 1985. urtean "Teboeos kopón" taldearen sortzailea izan zen.[3] Haur eta Gazte Literaturako bere ilustratzaile-lana 1995ean hasi zen, eta harrezkero ez da geldi egon. Sektoreko argitaletxe espainiar hoberenekin argitaratu du, eta bere lana nabarmena da hainbat bildumatan ospe handiko egileekin batera.[4] Idazleekin elkarlanean topatzen dugu, besteak beste: Bernardo Atxagarekin, Patxi Zubizarretarekin, Juan Kruz Igerabiderekin, Luisa Villar Liébanarekin eta Joachim Friedrichekin.[4][5]

Topaketa profesionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017 — Mikel Valverde Irudika ekitaldian, Euskal irudigileak Elkarteak antolatutako Nazioarteko ilustrazio topaketa profesionala. (2017/11/10)[6]

Komikia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait komiki ere egin ditu: La aventura de la vida (El Pregonero, 1995), El comisario Canaille (TMEO, Gasteiz, 1998) edo Las aventuras de Jon Arkasuso: El botín de los gánsteres (SM, Madrid, 2001). TMEO, Ipurbeltz, El Víbora, Makoki aldizkarietan eta Gara egunkarientzat (“Zazpika” zutabea) egin du.

Haur Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur Literaturan, ilustratzaile gisa hasi zen 1985. urtean, beste egileekin batera elkarlanean.

Komikia eta zinea izan ditu erreferenteak, bereziki John Ford zuzendari amerikarrak bere filmetan pertsonaiak eraikitzeko erabilitako tratamendua.[7]

1985. urtean Mikel Garmendiarekin Belle, Landetako sirena izenburua argitaratu zuen (Zubia, 1995), eta Bernardo Atxagaren Xolak badu lehoien berri, (Erein, 1995. Atxagak berak animatu zuen idaztera.

Bernardo Atxagarekin Xola eta Bambulo pertsonaiak sortu zituen, Kirmen Uriberekin Garmendia, Juan Kruz Igerabiderekin Jonas, Joachim Friedrich, Lau lagun eta erdi bilduma.

Beranduago bera bihurtu zen irakurri nahi zituen istorioen sortzailea. Prozesu hori naturala izan zen. Pertsonai batek zuen indarra ikusita, horren adibidea Rita pertsonaiaren bilduma da.

Egile bezala sortutako liburuak hauek dira:

  • Paula en Nueva York (SM, 2005), SM argitaletxeak saritua
  • Mozarten sekretua, Zubia-Alfaguara, 2006
  • Un perro llamado Danel (SM, 2007)
  • Rita bilduma,
  • Rita ez dago eztei eztitarako, (Elkar, 2015)
  • Rita eta alkimistaren ametsa (Elkar, 2013)
  • Rita erraldoia (Elkar, 2011)
  • Rita eta zilarrezko txoria (Elkar, 2011)
  • Rita Robinson (Elkar, 2010)
  • Ritak nobioa du (Elkar, 2010)
  • Rita eta hilobi-lapurrak (Elkar, 2009)
  • Rita Poloan (Elkar, 2009)
  • Rita tenislari (Elkar, 2009)
  • Nire aitaren botak, Batela bilduma (Elkar, 2013)
  • Astroak gara, Xaguxar bilduma (Elkar, 2017)[8]

Lan kolektiboak:

  • Haurrentzako euskal poesiaren Antologia. Miren Billelabeitia eta Jon Kortazar, Zubia, 2004

Diseinu lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agendak, gidak, diskoen azalak, liburuxkak eta kartelak diseinatzen ditu.[4]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1985 Los felices 85 (1985). Gasteiz, Artium, Olagibel aretoa.Ilustratzaile gasteiztarrak, hiriaren txokoak oinarritzat hartu hiria margotzen dute.

Partehartzaileak: Mikel Valverderekin batera: Alfredo Álvarez, Gorka Angulo Ochoa de Alda, José Ángel Benito, Mintxo, Juan Luis Dz. de Corcuera, Andoni Gaztelua, Kini, Hernández Landazabal, Mauro, Álvaro Ortega eta Javier Roa. Erakusketa ibiltaria: Gasteiz, Zaragoza, Cáceres, Barcelona eta Madrilen. Katalogoan Gasteizen txokoak ikusgarri, ilustraile talde batek ilustratuta.[9][10]

  • 2011 Cuentos imaginados: el arte de la ilustración infantil. Gasteiz, Artium, Mintegi aretoa (2011-04-15/ 2011/09/ 04). Haur Literaturari eta ilusrazioari buruzko erakusketa kolektiboa.[11]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1986: Gaztela eta Leoneko II. Komiki lehiaketa saria.[12]
  • 1988: Gernikako II. Lehiaketaren Komiki saria.[13]
  • 2005: Ilustrazioko Nazioarteko "Fundación SM" Saria lortu zuen, Paula en Nueva York obrarekin.[4]
  • 2017: Literaturaren ilustrazioa Euskadi Saria,Versos de deportes. Egilea Javier Ruíz Taboada, (SM, 2016) liburuarekin.[4][14][15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]