Mikhail Kalaxnikov
Wikipedia(e)tik
Mikhail Timofejevitx Kalaxnikov, errusieraz Михаи́л Тимофе́евич Кала́шников, (Kuria, Altai Krai, SESB, 1919ko azaroaren 10a - ) armagin sobietar nabarmena izan zen. AK-47 eraso-fusilaren diseinatzailea izateagatik ospetsua da, sarri Kalaxnikov edo AK izenez ezaguna.
[aldatu] Biografia
[aldatu] Gazte urteak
Abeltzainen semea izanda, Bigarren Mailako Eskolan graduatu eta gero, berehala Kalaxnikov lanean hasi zen Maitai-ko Turkestan-Siberia trenbideko gordailuan, eta horretan aritu zen 1938 arte. Urte hartan Armada Gorriko kide egin zen. Armadan zegoela, tankeen mekanika-eskolan, hainbat osagai diseinatu zituen tankeak konpontzeko.
[aldatu] Bigarren Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerran borrokatu zuen, tankeen dibisioko azpi-ofizial. Hasieratik interes handia erakutsi zuen su-armei buruz. 1941an Georgi Zhukov generelak Leningradera (oraingo San Petersburgo) destinatu zuen, bere asmakizunak tankeetan erabiltzeko . Une horretan hasi zen Kalaxnikov tankeak gidatzen, urte hartako urrian, Briansk-eko batailan bonba batek beso batean zauritu zuen arte. Ospitalean zegoelarik, arma berri batean hasi zen pentsatzen, sobietar arma zaharrei bere kideek egindako kritiketan oinarrituz.