Mikhail Kutuzov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mikhail Kutuzoven argazkia

Mikhail Ilarionovitx Golenixtxev-Kutuzov (errusieraz: князь Михаи́л Илларио́нович Голени́щев-Куту́зов) (1745 - 1813), batailan Napoleonekin izandako liskarrengatik ezaguna den militar errusiarra.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikhail Kutuzov San Petersburgon jaio zen, eta errusiar armadan sartu zen 1759an edo 1760an. Poloniaren zerbitzura egon zen 1764tik 1769ra bitartean, eta Otomandar Inperioaren aurka 1770etik 1774ra. Azken horretan, begi bat galdu zuen, eta horren ondoren urte batzuetan erdialdeko eta mendebaldeko Europan zehar bidaiatu zuen.

1784an maior-jeneral izendatu zuten eta 1787an Krimeako gobernadore orokor. Aleksandr Suvoroven ikaslea izan zen, eta 1787tik 1792ra iraun zuen gerra turkiar-errusiarrean ospe handia irabazi zuen hainbat herri hartzen lagundu zuelako. 1791rako teniente jenerala zen eta Konstantinoplan enbaxadore kargua, Finlandian gobernadore jeneralaren kargua, San Petersburgon komandante kargua, Berlinen enbaxadore kargua eta San Petersburgon gobernadore orokorraren kargua bete zituen. Estutu gabe, itxaroten zekien pertsona kalkulatzailetzat zuten.


Memoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1813aren hasieran Kutuzov gaixotu egin zen. Bunzlaun, apirilaren 28an hil zen. Herri horretan, Moskun eta San Petersburgon monumentuak eraiki ziren bere omenez. Gizonezko oinordekorik izan ez zuenez Tolstoi sendiak jaso zituen haren ondasunak. Errusiar jeneral guztien artean, Aleksandr Suvorov maisuaren atzetik, bigarren garrantzitsuena da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Kutuzov Aldatu lotura Wikidatan