Mikhail Mikhailovitx Bakhtin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikhail Mikhailovitx Bajtin

Mikhail Mikhailovitx Bajtin Errusiako literatura-kritikaria (Orel, 1895eko azaroaren 17a - Mosku, 1975eko martxoaren 7a). 1929an argitaratu zuen bere lehenengo monografia garrantzitsua, Dostoievskiren lanaren arazoak; Dostoievskiren lanen oinarria literatura-genero arruntetan dela esaten du, haren eleberriak polifoniaz eta koruz antolatutako eleberriak direla. Bajtinen ustetan, inauterien, barrearen herri-kultura hartzen du Dostoievskik oinarri, baloreen eta aginpidearen aurka egiten du txantxaren bidez. Berak idatzitako beste zenbait lan: Rabelaisen lana eta herri-kultura, Literaturari buruzko galderak, Estetika eta eleberria.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Mikhailovitx Bakhtin Aldatu lotura Wikidatan