Mikrofono

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antzinako mikrofonoa.

Mikrofonoa hots-uhinak jaso eta korronte elektriko bihurtzen dituen tresna da. David Edward Hughesek asmatu zuen mikrofonoa, baina Elisha Grayk eta Graham Bellek egin zuten lehenengo mikrofonoa hitza igortzeko helburuarekin. Mikrofonoa korronte elektrikoaren sorgailua da funtsean.

Lehenengo mikrofonoa ikatzezkoa zen. Ikatzezko pinportak eta bi elektrodo (bata finkoa, bestea higikorra) ditu. Ikatz-pinportek elektrodo finkoa ukitzen dute, eta elektrodo higikorra ikatzezko mintz bat izaten da. Mintz horrek soinu dardarak jasotzean pinporten kokaera aldarazten du, eta, horrekin batera, elektrodoen arteko erresistentzia ere aldatzen da. Ikatzezko mikrofonoak seriean lotzen dira elektrizitate-sorgailu batekin eta kargako erresistentzia batekin; hala, erresistentziaren muturretan korronte aldakorra lortzen da mintzaren dardararen arabera. Denborarekin mikrofonoak hobetuz joan dira eta mota berriak sortu dira: mikrofono elektromagnetikoak eta elektrostatikoak, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikrofono Aldatu lotura Wikidatan