Mikroformatu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mikroformatua (batzuetan μF edo uF laburtua) gizakiek irakurtzeko gai den baina makinek testu arrunta bezala erabiltzen duten edukiari esanahi semantikoa emateko modu bat da. HTML eta XHTML lengoaietan oinarritutako web orrialdeetan erabiltzeko pentsaturik dago. Modu honetan, makinek informazioa modu errazago batean maneiatu dezakete.

Mikroformatuak http://microformats.org webgunean zehazten eta mantentzen dituzte.

Oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(X)HTML-en zehaztutako estandarrek edukiei esanahi semantikoa ematea ahalbidetzen dute. Hori, hurrengo HTML atributuak txertatuz lortzen da:

• class
• rel
• rev

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demagun formateatu nahi den testua hurrengoa dela:

Jon Ander Urrestarazu

Adibidea S. A.

604-555-1234

http://adibidea.com/

hCard mikroformatua erabili ondoren:

Jon Ander Urrestarazu

Adibidea S. A.

604-555-1234

http://adibidea.com/

Adibide honetan, formateatutako izena (fn), erakundea (org), telefono zenbakia (tel) eta web helbidea (url) klase izen espezifikoak erabiliz identifikatuak izan dira. Datu guzti horiek class="vcard" kodearekin inguratzen da.

Existitzen diren mikroformatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikroformatu Aldatu lotura Wikidatan